Huhezinemako finalistak iragarri ditue
2025-12-19 11:01 ZinemeaAndrea Saenz, Kepa Errasti eta Alberto Gastesi osotuko dabe epaimahaia.
19. Huhezinemako finalistak iragarri ditue. Aurtengo jaialdian be parte-hartze handia eta kalidadekoa izan dabe. Beraz, betiko lez, Huhezinemak sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarri ditu erdigunean.
Hautaketea egiteko komunikazino, produkzino eta programazino taldeetako kideak egon dira lanean, guztira 17 ikasle.
Bestalde, aurtengo edizinoko epaimahaia osotuko daben kideen izenak jakinarazo ditue. Halanda ze, jaialdian aurkeztutako lanak baloratzeaz Andrea Saenz Pereiro, Kepa Errasti eta Alberto Gastesi arduratuko dira.
Sail Ofizialean, ondoko lan honeek izango dira lehiaketan:
- Urdaibaiko sakrifizioa, Galder Irusta.
- Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz.
- Hogeita bat, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao.
- Eraman zutela, Mikel Balerdi Arruabarrena / Deñe Garcia-Bravo Alberdi.
- Anclados, Eva Martín Martín.
- Ultramarino, Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti.
- El regalo, Lara Izagirre Garizurieta.
- Dicen que tu padre, Aitor Abio.
- ¿Cómo qué abuela?, Xabi Vitoria.
Ikasle Sailean, gazteen sormenari bidea emonez, zazpi lan izan dira hautatuak:
- Bizimodu bat, Danel Ezpeleta Larrañaga.
- Harrigorena, Aner Olaizola Aramendi.
- Tan Tan Tan, Aner Olaizola Aramendi.
- GR 31, Aihnize Landa Rodriguez.
- Azken oihartzuna, Allende Urritegui Lopera.
- Iraganeko mamuentzat, Eñaut Rodriguez Beloki.
- Zeharkatzen gaituena, Eire Maya Manterola.
Azkenik, Bideoklip Sailean, musikea eta irudiaren arteko fusinoa buztartzen daben hamahiru lan izango dira finalistak:
- Retrobisorea, Iñaki Aguirrezabalaga Gutierrez.
- Iritsiko da, Erik Campos García.
- Gure zauria, Imanol G. Gurrutxaga.
- Bassabe, Beñat Abasolo Mujika.
- Egunon, Imanol Muro.
- Rally48, Ainhize Landa Rodriguez.
- Janguea, Andoni Clavo Etxaniz.
- Hilkutxa zuria, Ximon Agirre eta Alex Perez.
- Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez.
- Saiatu, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta.
- Burutik sano, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta.
- Guregatik, Irati Lizarralde.
- Desio bat, Beñat Abasolo Mujika.
Huhezinema 2026ko urtarrilaren 21etik 23ra arte izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
