Zeanurik XII. Gorbeia Suzien hartuko dau

Bizkaie! 2025-09-25 11:03   Kirola

Irailaren 27an, zapatuan, goizeko 09:00etatik aurrera.

Irailaren 27an, zapatuan, goizeko 09:00etan (Skyrace) eta 11:00etan (Suzien 21 K) izango dira Zeanuriko lasterketak hasteko orduak baina atontzaileek upealako egitaraua atondu dabe: bihar, hilak 25, hasi eta 28ra arte be izango dira hurreratzeko moduko jarduerak.

Danetara, 32 kilometro eta 2.400 metroko desnibel positiboa dauka Skyrace lasterketeak. 21 kilometroko lasterketeak, barriz, 1.200 metro desnibel positiboa izango dau.

Bihar, hilak 26, dorsal banaketea egingo da arratsaldeko 17:30etik 20:00etara, frontoian. Bestalde, 19:00retan, berbaldi teknikoa atondu da.

Egun handia irailaren 27a izango da: lasterketa nagusiak, sariak emoteko ekitaldia, Uxue eta Satur musikariak, Joselotxos Txarangea eta DJ Lander izango diralako.

Lasterketa nagusian, Euskal Herriko korrikalariak nabarmentzen dira, besteak beste, Lide Urrestarazu, Naiara Irigoien, Oihana Azkorbebeitia, Oihana Zubillaga, Aritz Egea eta Aitor Ajuria. Nazinoarteko parte-hartzeari jagokonez, William Boffelli, Dimas Pereira, Marcos Villamuera, Alex Oberbacher, Maria Christen, Judith Jerono, Natalie Beadle eta Marta Martínez korrikalariak ikusteko aukerea izango dogu. 

Era berean, irailaren 28an, umeen lasterketea atondu dabe eguerdiko 12:00etan (izen-emotea 11:00etatik aurrera izango da).



Autobus zerbitzuak

Gorbeia Suzieneko atontzaileek irailaren 28an, zapatuan, Pagomakurretik Gorbeiara igon nahi dabenentzat autobus-zerbitzua jarriko dau doban Zeanuritik eta Areatzatik. Autobusek etenbako zerbitzua eskainiko dabe 07:00etatik 16:00etara.

Boluntarioei eskerrak

Lasterketeak 300 voluntario inguru ditu eta lan handia egiten dabe. Horregaitik, eskerrak eman nahi ddeutsegu lasterketearen egunean, aurreko egunetan eta ondorengoetan Gorbeia Suzien aurrera eroateko egiten daben ahaleginagaitik.

Liburu aurkezpena

Hilaren 19an, The Mountain Family: relatos montañeros basados en hechos reales liburuaren aurkezpena egin zan Igorreko Kultur Etxean. Ondoko honeek parte hartu eben: Txuma Pérez Azaceta, Ramón Malkorra eta Kepa Lizarraga. Gainera, ekitaldi solidarioa zan, izan be, lortutako dirua SOS Himalaya - Iñaki Ochoa de Olza Fundazinoaren proiektuei bideratu jake. 

Irabazleen zerrendea

  • 2012: Ionut Zinca eta Oihana Kortazar.
  • 2013: Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala.
  • 2014: Ionut Zinca eta Maite Maiora.
  • 2015: Manuel Merillas eta Laura Orgue.
  • 2016: Luis Alberto Hernando eta Andrea Gil.
  • 2017: Aritz Egea eta Ingrid Mutter.
  • 2019: Aritz Egea eta Yngvild Kaspersen.
  • 2021: Zaid Ait Malek eta Denisa Dragomir.
  • 2022 Skymasters: Nico Molina eta Vachon Noémie.
  • 2022 Skyrace: Alain Santamaria eta Andrea Garay.
  • 2023 Skyrace: Alain Santamaria eta Clémentine Geoffray.
  • 2024 Skyrace: Luca Del Pero eta Julia Font.

Zuzenekoa

Gorbeia Suzien lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da telebistaz ETB1en. Horrezaz gan, streaming bidez be jarraitu ahal izango da lasterketa Gorbeia Suzieneko Youtubeko kanalean.

Babesleak

Merrell, Zeanuriko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Eusko Label, Gorbeia Euskadi, OS20, 226ers...

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu