Gaur jasoko dau Donostia Saria Esther Garcia produktore espainiarrak
2025-09-19 08:31 ZinemeaDaniel Hendlerren 27 noches filmak ekingo deutso 73. Donostiako Zinemaldiari.

Gaur, hilak 19, hasiko da 73. Donostiako Zinemaldia eta ezustekorik ezean, 200 filma baino gehiago erakutsiko ditue. Izen nagusien artean, gaur, goizeko 09:00etan jasoko dau Donostia Saria Esther Garcia produktore espainiarrak eta aurrerago Jennifer Lawrence aktore estadubatuarrak hartuko dau Donostia Saria astebete barru eta okasinorako Lawrence protagonista dauen Die my Love film ederraren proiekzinoa be eskainiko dabe.
Ganerakoan, Sail Ofiziala, Zabaltegi-Tabakalera, Zinemira, Zuzendari Barriak, Atzera Begirakoa (Lillian Hellman), Fipresci Sari Nagusia , Horizontes Latinos, Klasikoak, Maide In Spain, Perlak eta Ikastetxeak Belodromoan txatalak ezin ahaztu.
Euskal zinemearei jagokonez, Sail Ofizialean inoiz baino film euskaldun gehiago izango da, besteak beste, Aitor Arregi eta Josemari Goenagaren Maspalomas.
Sail Ofizialean, euskerazko beste film bi be proiektauko ditue: Aier Altunak Karmele aurkeztuko dau, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua da eleberriaren egokitzapena.
Sail Ofizialetik kanpo, barriz, Irati Gorostidik bere lehenengo film luzea aurkeztuko dau Aro berria, hain zuzen be.
Zinemiran be Patxi Bisquerten Onbuaren itzala; Inge Mendiolaren Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako; Mikelatxo Urbi kolektiboaren Arg(h)itzen: Torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen da eta Jesus Mari Lazkanoren Natura Fugit.
Epaimahai Ofiziala
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!