Sopela Kosta Fest gaur, hilak 18, hasiko da

Bizkaie! 2025-09-18 13:37   Kirola

Yi-Wo dokumentalaren proiekzinoa izango da Thomas Campbellen eskutik.

10 urteko lanaren ondoren, Thomas Campbell artista eta zinegile ezagunaren Yi-Wo proiekzino berezi hau aurkezteko gogotsu dagoz atontzaileak. Sopelako Kurtzio Kultur Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Surfari buruzko The Seedling, Sprout eta The Present film garrantzitsuek, kirol horren kulturearen paradigma aldaketea bultzatu eben surfaren artea birdefinidu eta birmoldatu ebanean.

Estadu mailako primiziako estreinaldia da. Doban.

Ingelesez eskainiko da (azpititulurik barik).

Konbidapena hartu behar da ekitaldira joan ahal izateko.

Sopelako Udaleko Toki Garapeneko arloak bultzatutako jarduerea da.

Kontzertuak

  • IZAKI GARDENAK + MANNY CALAVERA + ZIZTDA & ERLANTZ (irailaren 19an) + SÜNE + AIRU + MOONSHINE WAGON (irailaren 20an).

Bestelako jarduerak:

  • Surf egokitua ikastaroa; skate tailerra; Surfirder Foundationen eskutik, herritar-zientzia protokoloa izekoari eutsiz, hondakinak batu eta kuantifikazinoa egingo da; Eraztun Berderen inguruko berreskuraketa lanak, landare inbaditzaileen kontrako lanak eta bide publikoen egokitze lanak ezagutzeko bisita gidatua; Kometa Festa; uri kirolak; eta Surf & Skate Market be izango dira.


V. Argazki Lehiaketako saridunak

Aurten, 12 herrialdetako 187 parte-hartzaile izan dira eta, danetara, 534 argazki aurkeztu ditue.

UK Fotok atonduta, aurtengo irabazleak ondokoak izan dira:

  • Lehenengo saria: Pablo Barrnearen (Cadiz) Puereza erretratua izan da.
  • Bigarren saria: Pablo Perez Herrero urretxuarraren Desde abajo erretratua izan da.
  • Hirugarren saria: Hoang Long Ly Dalat (Vietnam) argazkigilearen Mud Wrestling lana.
  • Herriko argazkirik onena: Glacial, Angel María Cerezo Martínez sopelostarrarena.

Kontuak kontu, informazino gehiago eta egitarauaren barri zehatza dozue hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu