EABk Miren Gaztañagari emongo deutso aurtengo Bultzada Saria

Bizkaie! 2025-09-17 07:53   Zinemea

Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan.

Miren Gaztañaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten be, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) Bultzada Saria emongo dau Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian. Edadeari begiratu barik, aktore euskaldunen lana bultzatu eta nabarmentzeko sortu zan sari hau, eta aurten Miren Gaztañaga aktore gipuzkoarrak jasoko dau. Sari-banaketea irailaren 23an izango da, EITBk atondutako Euskal Zinemearen Gala Handian. Urtero legez, bertan izango dira euskal ikus-entzunezko sektoreko alkarte nagusiak eta euren arloan nabarmendutak profesionalak sarituko ditue. Sari honen bidez, EABk, euskal aktoreen lana ikusarazo eta balioan jarteko konpromisoa berretsi dau, ibilbide artistiko anitzak eta kalidadekoak sustatuz eta autortuz.

Zergatik Miren Gaztañaga?

Euskal zineman bere lanaz gozau dogu Igelak (Patxo Telleria, 2016), El guardián invisible (Fernando González Molina, 2017), Legado en los huesos (Fernando González Molina, 2019), Ane (David P. Sañudo, 2020) edo El Hoyo 2 (Galder Gaztelu-Urrutia, 2024) lako film luzeetan egindako lan finagazrekin. Baita bere film laburrei jagokenez, For the good times (Andrés Sanz, 2017) edo 2025eko Goya Sarietarako izentautako Betiko gaua (Eneko Sagardoy, 2024) film(a) laburrean protagonista izn baitzan.

David P. Sañudoren Azken erromantikoak (2024) film ausart eta ederrean protagonista zereginean egindako antzezpen lan distiratsuan, bere doe eta talentua modu ikusgarrian erakutsi ditu. Sari honek azken lan arriskatu horri errekonozimendua emoteaz gan, orain arte lortutakoa goretsi nahi dau eta etorkizunean zineman izango dauen merezidutako presentzia bultzatu.

Bultzada saria

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) euskal zinemako aktoreei emoten deutsen aintzatespen edo autortzea da. Sari honek produkzino arriskutsuetan edo zabalpen txikiagoko produkzinoetan edo euskera hutseko lanetan egindako zeregin bikainagaitik nabarmendutako interpreteak ditu ardatz. Edade eta genero bereizketarik barik, saria aurreko urtean euskal zineman lan egin daben Euskal Herri osoko interpreteei zuzenduta dago.

EABk 2024an Bultzada Saria sortu eban urtero emoteko asmoz. Sari horren helburua oraintsuko merituakaiik nabarmendu daitekezan aktoreen ibilbideak ikusarazo eta bultzadea emotea da eta Donostia Zinemaldiaren esparruan egitea, Euskal Zinemearen Galearen bidez, gure zinemari lotuta geratu daiten.

EABren presentzia Zinemaldian handiagotzen doa

Aurten Donostiako Zinemaldian EABk presentzia handiagoa izango dau. Irailaren 23an, eguerdiko 12:30ean, Kursaaleko prentsa aretoan, (H)emen alkarteagaz alkarlanean ibiliko gara, GTIgaz batera atondutako “Gure ahotsak ekintza kolektiboa” ekitaldian. Bertan, EAB eta (H)emenek abusuen kontrako protokoloaren inguruan egin daben azterketea eta diagnostikoaren emoitzak aurkeztuko dira publikoaren aurrean.

Aurkezpenean, hainbat afiliatu izango dira parte-hartzaile aktibo legez, bakotxaren ekarpen eta esperientziakaz. Ekintza horreek sektorean aldaketa positiboak bultzatzeko eta profesionalen arteko saretzea sustatzeko pausu garrantzitsuak dira EABrentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu