Salgai errugbi finaletarako sarrerak
2025-09-03 10:16 KirolaEskuratu hemen.

Gaur, eguaztena, irailak 3, 11:00etatik aurrera hasi da San Mamesen 2026ko maiatzaren 22an, barikua, eta 23an, zapatua, jokatuko diran errugbi finaletarako sarreren salmentearen bigarren fasea.
Abuztuaren 12an salgai jarritako Golden eta Early Bird sarreren arrakastearen ondoren, gaurtik aurrera partidu bietarako sarrera bateratuak eros daitekez hemen.
Sarrera bateratuak dira, 120 eurotik gorako hiru kategoriatan eskuragarri dagozenak, eta EPCR Challenge Cup txapelketako finalera eta Investec Champions Cup txapelketako finalera sartzeko aukerea emoten dabe:
- 1. kategoria: 175 €
- 2. kategoria: 140 €
- 3. kategoria: 120 €
Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Errugbiko Federazinoagaz, Athletic Clubegaz eta European Proffesional Club Rugbygaz (EPCR) egindako lankidetzeari esker, barriro be ekarriko ditue San Mames estadiora, 2018an izandako arrakasteari esker, kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusietako final biak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!