Jennifer Lawrence, Donostia Saria 2025
2025-08-26 12:10 ZinemeaIrailaren 26an (barikua) Kursaal Auditoriumean jasoko dau saria.

Donostia Zinemaldiak Jennifer Lawrenceren talentua autortu dau 73. edizinoko Donostia Sariaren medioz. Oscar saria irabazi dauen antzezleak irailaren 26an (barikua) Kursaal Auditoriumean egingo dan galan jasoko dau ohorezko saria. Horren ondoren, Die My Love haren azken filmearen proiekzinoa egingo da. Halanda ze, lana inflexino-puntua da Lawrenceren ibilbidean, produktore bezela be parte-hartzen dau-eta. Filmak (Lynne Ramsayk zuzendutakoak) Cannesko zinema-jaialdian izan eban mundu-estreinaldia.
Jennifer Lawrence Oscar saria irabazi dauen aktore, produktore eta aktibistea da. Besteak beste, Silver Linings Playbook, American Hustle (Oscar saria emon eutsona), Don't Look Up eta Joy filmen protagonista izan da, The Hunger Games trilogiaz gan. 2018an, Lawrencek Excellent Cadaver sortu eban, istorio ausartak kontetako eta hausnartzera sustzatzeko helburua dauen produkzino-etxea. Justine Ciarrocchigaz batera (Lawrenceren bazkidea produkzino-etxean), Lawrencek kritikearen hartu-emon oso onak izan daben proiektuz osotutako zerrenda dinamikoa garatu dau, esaterako: Causeway, No Hard Feelings, Zurawski v. Texas eta Bread & Roses.
Excellent Cadaverren azken proiektua, Die My Love eleberriaren egokitzapena da, Cannesko jaialdiaren 2025eko edizinoan aurkeztua eta zemendiaren 7an estreinauko dana zinema-aretoetan. Filmak Robert Pattinson, LaKeith Stanfield, Nick Nolte eta Sissy Spacek ditu protagonista.
Lynne Ramsayren (Glasgow, 1969) lehen lan Ratcatcher (1999) Cannesko Un Certain Regarden estreinau eta Perlak sailean programau zan geroago. Quinzaine des Cinéastes ataletik pasau ondoren, Morvern Callar (2002) obrak Fipresci Saria eskuratu eban Donostian. Cannesera bueltau zan We Need to Talk About Kevin (2011) eta You Were Never Really Here (2017) pelikulekaz, Gidoi Onenaren Saria eskuratu eban horri esker, eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria Joaquin Phoenixentzat izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!