Badator La Salve Jai Alai Slama
2025-08-26 08:14 KirolaIrailaren 1ean, Plentziako Jai Alai Frontoian.

La Salve Jai Alai Slama aurkeztu dabe Plentziako udaletxean, bertan izan dira Aitor Garagarza alkatea, Goio Aldama kirol zinegotzia, Adrián Vila (Merkatarien Alkartea), Mikel Egiguren (Jai Alive) eta Erik Mendizabal eta Argotia pilotariak.
Herriak poz handiz jaso dau Jai Alai Frontoian atonduko dan zesta punta jaialdia, upealako gertaerea, herrian urte askotan lehenengoa izango dalako. Plentzia pilotan tradizino handiko herria da, palaz eta zestaz, eta La Salve Jai Alai Slama tradizino eta zaletasuna berpizteko heldu da.
Jaialdia irailak 1ean, 19:30, hasiko da. Lehenik, Erika-Alize vs. Lur-Arai nesken partidua izango da. Erika eta Arai gaur egungo Nazinoarteko Ligeako eta Munduko txapeldunak dira. Jarraian, Erik Mendizabal-Argoitia vs. Hormaetxea-Atain mutilen partidua izango da, munduko aurrelari hoberenetakoak, eta, kuadro luzeetan, kalidade handiko atzelari gazte bi.
Sarrerak hemen (10 euro).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!