Jai giro bikaina Aste Nagusian

Bizkaie! 2025-08-25 08:06   Kulturea

1,5 miloe persona baino gehiago izan dira.

Udalak atondutako dobako eta kalidadeko 500 jarduera baino gehiagotan 1,5 miloe persona batu dira, lehen kalkuluen arabera.

Su artifizialek (900.000 ikusle), Txikiguneak (90.000 parte-hartzaile), 100 kontzertu baino gehiagok (200.000 persona baino gehiago) eta Kale Antzerkiak (22.500 ikusle) eutsi deutsee euren joereari, eta euskal kulturea be programazinoaren erakargarritasun handienetako bat bihurtu da.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren baterako segurtasun-dispositiboan, kaleko jantzitako agenteekaz indartuta eta jente gehien batzen dan jai-esparruetan, 165 atxiloketa erregistrau dira.

Arrakasta handia izan dauen arren, Aste Nagusian be gorabehera batzuk egon dira: Abandoibarrako lehen kontzertua bertan behera itxi zan arrazoi teknikoengaitik eszenatokiaren muntaketan, eta antzerki bi eta Txikigunearen aire zabaleko beste jarduera batzuk bertan behera itxi ziran, euria zala-eta.

Harro gagoz Aste Nagusia bilbotarrentzat ezinbesteko hitzordua izateaz gan, erreferentziako ekitaldi bezela finkatu dalako. Bilbok erakutsi dau, barriro be, bederatzi eguneko kultura eta jai-ekitaldi handia atontzeko gaitasuna dauela, eta horrek jarduera ekonomiko garrantzitsua eroaten dau ostalaritzara, hoteletara, txosnetara, dendetara... Bilbok erakutsi dau jaien eredu bakarra dauela. Giro bikaina izan da. Gainera, poztekoa da bederatzi jaiegun horreen balantzea egitea, delitu larririk erregistrau ez dala azpimarratuz. Danok bultzau dogu giro ona. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak lan bikaina egin dabe, eta 165 atxiloketa egin ditue. Erasoei jagokonez, 13 salaketa erregistrau ditue ikutuengaitik, azpimarratu dau Juan Mari Aburto Alkateak. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu