Richard Linklaterren 'Nouvelle Vague' filmak edegiko dau Perlak saila
2025-08-25 09:47 ZinemeaEta, Rebecca Zlotowskiren Vie privée filmak, barriz, zarratu.

Cannesko zinema-jaialdiaren Urrezko Palmea, Epaimahaiaren Sari Nagusia, Zuzendari Onenaren Saria eta Urrezko Kamera eta Veneziako Mostran programautako lanetako ugari egongo dira Donostia Zinemaldiaren 73. edizinoko Perlak saila osotuko daben hamasei film luzeen artean. Olivier Assayas, Noah Baumbach, Kaouther Ben Hania, Yorgos Lanthimos, Richard Linklater, Kleber Mendonça Filho, François Ozon, Hlynur Pálmason, Jafar Panahi, Raoul Peck, Paolo Sorrentino, Joachim Trier eta Rebecca Zlotowskiren film luzeekaz batera, Guillermo Galoe, Hasan Hadi eta Maïlys Vallade eta Liane-Cho Hanen lehen lanek hartuko dabe parte sailean. Guztiak lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko.
Filmak
- Nouvelle Vague (Richard Linklater).
- Vie privée (Rebecca Zlotowski).
- Le mage du Kremlin (Olivier Assayas).
- Jay Kelly (Noah Baumbach).
- The Voice of Hind Rajab (Kaouther Ben Hania).
- Ciudad sin sueño (Guillermo Galoe).
- Mamlaket al-Qasab (Hasan Hadi ).
- Bugonia (Yorgos Lanthimos).
- François Ozon (Kleber Mendonça Filho).
- L'Étranger (François Ozon).
- Ástin sem eftir er (Hlynur Pálmason).
- Un simple accident (Jafar Panahi).
- Orwell: 2+2=5 (Raoul Peck).
- La Grazia (Paolo Sorrentino).
- Affeksjonverdi (Joachim Trier).
- Amélie et la métaphysique des tubes (Maïlys Vallade eta Liane-Cho Han).
Perlak saileko film guztiak ikusleen saria jasoteko lehiatuko dira. Donostia Hiria Publikoaren Saria saileko film bakotxaren lehendabiziko proiekzino publikoan diran ikusleek emongo dabe. Donostia Hiria Publikoaren Sariak sari bi batzen ditu: Film Onenaren Saria (50.000 euro) eta Europako Film Onenaren Saria (20.000 euro). Donostia Hiria Publikoaren Saria filmearen Espainiako banatzaileari emongo jako.
Armani Beauty (Zinemaldiko official beauty sponsorra) Perlak sailaren babeslea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!