'Lily Bilbon' da euskerazko bilbainada onena

Bizkaie! 2025-08-25 08:05   Musikea

José María Larrazabal Alzaga da egilea.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Casilda Iturrizar parkeko pergolan izan da, Bilbainaden XXXVII. Txapelketako sariak banatzeko ekitaldian, Aste Nagusiko bilbainaden kontzertu-ziklo tradizinonalaren testuinguruan.

Joseba Solozabal Telebilbaoko aurkezleak gidatu dau ekitaldia, eta, Gau Pasa taldeak kontzertua eskaini dau. Bilboko Udalak Radio Nerviónen eta Telebilbaoren kolaborazinoakaz atontzen dauen ekimen horrek arrakasta handia dau jente nagusiaren artean. Helburua sorkuntza musikala sustatzea eta Bilboko herri-kantagintzearen festa-izaera tradizinonala bizirik eustea da.

Bilbainaden XXXVII. Txapelketan, sari nagusiak ondoko honeentzat izan dira: José María Larrazabal Alzagarentzat, Lily Bilbonengaitik, euskerazko bilbainada onena, eta Matías Berrocal Morerentzat, La cuadrilla de Bilbaorengaitik, gaztelaniazko bilbainada onena. Bakotxak 955 euroko saria eta Don Diego gomutagarria jaso ditu.

Akzesitak irabazi dituenei, barriz, 420na euro eta gomutagarria jagoke. Honeek dira:

  • Susedidos de Bilbao (Alberto Núñez Baracaldo).
  • Bilbotar bikotea (Juan Carlos Arzamendi Fernández).
  • Dena hau da Bilbao! (Alberto Núñez Baracaldo).
  • Si te gustó París (Natacha Loyola).
  • Gabriel Arestiri Gorazarre (Jon Ander Urkiaga Egidazu eta Josune Barroeta Etxebarria).
  • Paseando por Bilbao (Zaira Robles Pérez).
  • Del Botxito a Nueva York (Natacha Loyola).
  • El Botxo más cuco (Alberto Núñez Baracaldo).

Aurton, gainera, ohorezko saria emon jako Bilbao Mapamundi taldeari, haren ibilbidea saritzeko, bilbainaden oraina eta geroa da-eta.

Betiko lez, Bilboko Udalak diskoa aterako dau edizino honetan saritutako 10 kantekaz: Arriaga Antzokian aurkeztuko da, abenduaren 14ko galan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu