Dominga Sotomayorren 'Limpia' filmak inaugurauko dau Horizontes Latinos

Bizkaie! 2025-08-20 12:45   Zinemea

Mundu-estreinaldia izango da.

'Limpia' (Argazkia: Donostia Zinemaldia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Horizontes Latinos sailak barruan hartuko ditu film bien mundu-estreinaldiak; lehiaketea inaugurauko dauen Dominga Sotomayorren Limpia eta Maria Clara Escobar eta Marcelo Gomesen Dolores. Gainera, Cannesen, Berlinen, Venezian, Tribecan, Locarnon eta Toronton hautatutako eta saritutako filmak ikusteko aukerea be izango da.

Horreetako batzuk Zinemaldiaren programen babesagaz aurrera atera dira (Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroa, Ikusmira Barriak eta WIP Latam). Saila, Espainian argitarau bako urteko hamabi film luzeren bildumeaz osotuta dago.

Filmak

  • Limpia (Dominga Sotomayor).
  • La misteriosa mirada del flamenco (Diego Céspedes).
  • Hiedra (Ana Cristina Barragán).
  • Olmo (Fernando Eimbcke).
  • Dolores (Maria Clara Escobar eta Marcelo Gomes).
  • El mensaje (Iván Fund).
  • Un cabo suelto (Daniel Hendle).
  • Cuerpo celeste (Nayra Ilic García).
  • Hijo mayor (Cecilia Kang).
  • Nuestra tierra (Lucrecia Martel).
  • Un poeta (Simón Mesa Soto).
  • Cobre (Nicolas Pereda).

Horizontes Latinos saileko film guztiak Horizontes Saria lortzeko lehiatzen dira. Saria ondokoa da: 35.000 euro produkzino-etxe nagusiarentzat eta Espainiako banatzailearentzat. Horizontes Sariaren epaimahaiak dau film horreek balorau eta saritzeko ardurea.

Zuzendariaren lehen edo bigarren lanak diran filmak (aurton, La misteriosa mirada del flamenco, Cuerpo celeste eta Un poeta) Gazteriaren DAMA Sarirako be lehiatuko dira; 18-25 urteko 150 ikaslez osotutako epaimahai batek emoten dau aitatutako saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu