Juliette Binocheren lehen filma 'Emonaldi Bereziak' sailean proiektauko da
2025-08-19 12:27 ZinemeaGainera, Sail Ofizialean parte hartuko daben beste 9 film aurkeztu ditue.

Edward Berger, Claire Denis, Dolores Fonzi, Joachim Lafosse, Olmo Omerzu, Xiaoyu Qin eta James Vanderbilt zuzendarien film luzeek parte hartuko dabe Sail Ofizialean. Juliette Binoche aktorearen lehen filma zuzendari bezela eta Junji Sakamotoren lana be batuko ditu sailak, baina lehiaz kanpo, Emonaldi Bereziak atalean.
Filmak
- Ballad of a small prayer (Edward Berger).
- Le cri des gardes (Claire Denis).
- Belén (Dolores Fonzi).
- Six jours ce printemps-lá (Joachim Lafosse).
- Ungrateful beings (Olmo Omerzu).
- Jianyu laide mama (Xiaoyu Qin).
- Nuremberg (James Vanderbilt).
Aitatutako filmez gan, daborduko iragarritako ondoko honeek be parte hartuko dabe: Deux pianos (Arnaud Desplechin); Maspalomas (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi); Historias del buen valle (José Luis Guerin); Franz (Agnieszka Holland); Las corrientes (Milagros Mumenthaler); Los tigres (Alberto Rodríguez); Los domingos (Alauda Ruiz de Azúa); SAI: Disaster (Yutaro Seki eta Kentaro Hirase); eta, Couture (Alice Winocour).
Lehiaz kanpoko Emonaldi Bereziak
Emanaldi Berezien atalean, Juliette Binochek (Paris, 1964) zuzendutako lehen film luzea emongo da, IN-I In Motion, In-In (aktoreak 2007an Akram Khan jantzari eta koreografoagaz batera egindako jantzea) eta antzerki-ikuskizun hibridoan izandako esperientzia berrikusten dauen ez-fikzinoko filma.
Lehiaz kanpo, Teppen no mukou ni anata ga iru emongo da, Junko Tabei alpinista japoniar handiaren benetako istorioan oinarritutako pelikulea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!