Gaur, hilak 18, jokatuko da XII. Bizkaia Txapelketako finala
2025-08-18 09:46 KirolaArratsaldeko 18:30ean, Bizkaia Frontoian.

XII. Bizkaia Txapelketako finala jokatuko dabe Sollube eta Oiz taldeek. Agirrek 4 ½an, Artola-Albisuk binaka, eta Bakaikoak buruz buru Sollube ordezkatuko dabe. Oizen aldetik, barriz, P.Etxeberriak jokatuko dau 4 ½an , Elordi-Zabaletak binaka, eta Salaberriak buruz buru.
XII. Bizkaia Txapelketea, maiatzaren 31n Orozkon hasi eta Bizkaiko ondoko udalerritan jokatu zan: Orozko, Larrabetzu, Durango, Bilbo.
Guztira 24 pilotarik parte hartu daben Bizkaia Txapeleketea da taldeka jokatzen dan bakarra. Sei taldek Bizkaiko beste horrenbeste menditatik hartzen dabe izena: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialidadetan jokatzen dan lehiaketa bakarra be bada: banakakoa, binakakoa eta lau t'erdikoa.
Ondoko pelotari honeek parte hartu dabe: Artola, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P. Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Salaberria, Mariezkurrena II, Albisu, Zabaleta, Iztueta, Rezusta, Dario, Eskiroz, Aldabe eta Martija.
Kontuak kontu, ETB1en jarraitu ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!