WIP Latam irailaren 22tik 24ra egingo da

Bizkaie! 2025-08-14 13:15   Zinemea

Lau filmak, Txile, Mexiko eta Kolonbiatik datoz.

La plaga sin fin (Joaquín Cociña eta Cristóbal León, Txile); Moscas (Fernando Eimbcke, Mexiko); A la hora de poner la mesa ya no éramos cinco (Esteban Hoyos eta Juan Miguel Gelacio, Kolonbia); eta, Chicas tristes (Fernanda Tovar, Mexiko) dira Donostia Zinemaldiaren 73. edizinoan postprodukzino-fasean dagozen profesional talde baten aurrean aurkeztuko diran lau film luze latinoamerikarrak. Danak izango dira WIP Latam Industriaren Saria eta EGEDA Platino Industria Saria irabazteko hautagaiak.



WIP Latamen aurkeztu barri diran film askok ibilbide arrakastatsua izan dabe nazinoartean. Igaz hautatutako filmetatik, Kim Torresen Si no ardemos, cómo iluminar la noche New Directors sailean izango dau mundu-estreinaldia; Daniel Hendlerren Un cabo suelto, Venezia Spotlight ekimenean parte hartuko dau; eta Iván Fundek Epaimahaiaren Zidarrezko Hartza irabazi eban Berlinaleren aurreko edizinoan, El mensaje filmagaz. Ekimen horretako parte-hartzaileen arrakasta-kasuei buruzko informazino gehiago nahi izanez gero, kontsultau hemen.

Sariak

WIP Latam Industria Saria: A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek postprodukzinorako laguntzak emongo ditue. Saria aurkeztutako film baten postprodukzinoan datza, baita ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu