Wip Europak lau film luze aurkeztuko ditu

Bizkaie! 2025-08-13 10:20   Zinemea

Produkzinoak Alemania, Frantzia eta Turkiatik datoz.

Somewhere Between Sleep (Jonas Bak), Sieben Tage Februar (Tatjana Moutchnik), Lovers Sleep Alone (Massih Parsaei) eta Veha (Elif Sözen) dira Donostia Zinemaldiaren 73. edizinoko Industriako jardueren esparruan profesionalen audientzia baten aurrean aurkeztuko diran film luzeak, postprodukzino-fasean dagozenak. Halanda ze, hiru lehen eta bigarren film bat izango dira WIP Europa Industria Saria eta WIP Europa Saria irabazteko hautagaiak.

Eskozian formakuntza jaso dauen Jonas Bak zuzendari alemaniarrak haren bigarren film luzea aurkeztuko dau, Somewhere Between Sleep, emakume bik Oihan Baltzeko herri batean izandako ustebako topaketearen ondorioak kontetan deuskuna.

Sieben Tage Februar da orain arte film laburrak zuzendu dituan Tatjana Moutchnik zinemagile germanoukrainarraren lehen film luzea, eta errusiarrek haren herrialdean gauzatutako inbasinoa kontetan dau.

Massih Parsaei jatorri irandarreko zinemagileak Lovers Sleep Alone film luzea aurkeztuko dau; Berlinen lan-prekariotasuna dala-eta gaizki bizi dan gazte iraniar erbesteratu bati buruzkoa da.

Veha produkzino turkiarrak osotuko du hautaketea, Elif Sölzen gidoigile eta zuzendari turkiarraren lehen filmak, hain zuzen be. Filmean, protagonistea haren semeagaz joango da Alemaniatik Turkiako jaioterrira, batez be, aitaren hiletara.

Sariak

WIP Europa Industria Saria ondoko enpresa honeek emoten dabe: A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim producciones eta No Problem Sonido. Aurkeztutako filmetako baten postprodukzinoan, ingelesez azpititulaturiko DCP batean, eta filma estaduan banatzean datza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu