Txosnen muntaketea hasi dabe

Bizkaie! 2025-08-06 12:53   Kulturea

Parte hartu gura dabenek ondoetorriak izango dira.

Hamar egun falta dira Marijaia barriro Arriaga Antzokiko balkoira agertzeko, eta ordurako dana prest egongo da Arenalean. Konpartsok hasi gara daborduko gure txosna ederrak eregiten, hamar egun izango ditugu dana prest jartzeko.

Aurton be 27 konpartsen txosnek apainduko dabe Bilboko Arenala. Bilbotarrek eta bisitariek jaiez disfrutau deien, barrak, sukaldeak eta eszenatokiak eregi egin behar dira. Urtero lez, 110.000 kilotik gora mekanotubo, 1.500 panel inguru, 1.000 litro margo baino gehiago, alkarlana eta 400 bat lagunen izerdia izango dira protagonista Arenalean. Holan, konparsek proiektuekiko daukien konpromisoa ikusi ahal izango da. 

Dana dan, ohartarazo behar dabe muntaketan parte hartzen dabizen personak ezin dirala zarratuta egongo diran txosnen eremu barruan sartu lanek irauten daben bitartean, egoera arriskutsuak edo istripuak gerta daitezkealako. Gomendatzen dabe, egunotan, Arenal ingurutik ahalik eta gitxien pasetea.

27 konpartsetako bakotxak haren ezaugarriekaz eta mezuekaz apainduko dau txosnea,; holan, konpartsen kezken eta aldarrikapenen mosaikoa osotuko dabe. Eulia eta Kanpaia sarien bidez, gainera, txosna baldarrena eta dotoreena autortzen dira. Hemen parte-hartzeko esketea.

Txosnak. Gureak, denonak

Aurton, presentzia berezia izango dau arrosa koloreak. Horren bidez, Txosnak. Gureak, denonak kanpainagaz bat egiten dabe Bilboko Konpartsek. Txosnak ezinbestekoak dira festetan: horreek gabe ez genduan izango azken hamarkadetako jai eredua. Txosnak ez dira soilik edariak eta bokatak eskuratzeko lekua; espazio parte-hartzaileak dira, autogestioan eta borondatezko lanean oinarrituta; jai herrikoien bihotza dira, gure nortasun kolektiboaren isla, eta proiektu kultural eta sozial askoren sostengu. Baina txosna asko arriskuan dagoz, baita gure jai eredua be, administrazinoek gero eta betebehar gehiago ezartzen dituelako. Beraz, txosnak babesteko, parrandazaleak animau gura ditugu martxan dagoan sinadura bilketan parte-hartzera. 

Txosnagunea gure babeslekua da, gozo egoteko eta elkar jagoteko tokia. Edozein eratako indarkeria matxista, arrazista, LGTBIQfobo, xenofobo, kapazitista, lodifobo edo euskarafoboren aurrean babesa topetako toki seguruak. Ez dogu inolako erasorik onartuko.

Bilboko Arelana auzolanaren erakusgarri izango da. Oso gitxi falta da Aste Nagusia hasteko, baina lehenago konpartsen giroan sartu eta muntaketan parte hartu nahi dabenek be ondoetorriak izango dira

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu