Hamalau zinemagilek euren lehen eta bigarren film luzeak aurkeztuko ditue Donostian

Bizkaie! 2025-08-05 12:18   Zinemea

Kutxabank-New Directors saria eskuratzeko lehiatuko dira.

Txinako, Costa Ricako, Danimarkako, Espainiako, Errusiako, Indiako, Japoniako, Erresuma Batuko, Errusiako, Suediako, Taiwango eta Turkiako hamalau zinemagilek euren lehen eta bigarren film luzeak aurkeztuko ditue Donostia Zinemaldiko New Directors sailean. Kutxabank-New Directors Saria eskuratzeko lehian ibiliko dira. 

Filmak

  • Bad Apples (Jonatan Etzler).
  • Shiro no Kajitsu (Yukari Sakamoto).
  • Aldığımız Nefes (Seyhmus Altun).
  • The Son and the Sea (Stroma Cairns).
  • Before the Bright Day (Tsao Shih-Han).
  • Värn (John Skoog).
  • Vaegtloes (Emilie Thalund).
  • Ni De Yan Jing Bi Tai Yang Ming Liang (Zhang Zhongchen).
  • Chhora Jastai (Tribeny Rai).
  • Chuzhie Zemli (Sergey Borovkov, Anton Yarush).
  • Nan fan shi guang (Tsao Shih-Han).
  • Si no ardemos, cómo iluminar la noche (Kim Torres).
  • Aro berria (Irati Gorostidi Agirretxe).
  • La lucha (José Alayón).

Film guztiak dira Kutxabank - New Directors saria irabazteko hautagai. 50.000 euroko saria da, erdibanatzeko zuzendariaren eta filmak Espainian dauen banatzailearen artean. Kutxabank - New Directors saria Kutxabankek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizialak, babesten dau. New Directors saileko filmak Gazteriaren Dama saria lortzeko hautagai be dira.

Donostia Zinemaldiak talentu barrien alde egindako apustuaren adibiderik argiena da New Directors, baina ez bakarra; izan be, zinemagileen lehen eta bigarren lanak Zinemaldiko gainerako sailetan programau ohi dira. New Directors lekuko izan da Olivier Assayas, Nicolas Winding Refn, Jonathan Glazer, Luicile Hadzihalilovic, Bong Joon-ho, Isabel Coixet eta Kevin Smith zinemagileen deskubrimenduan, besteak beste. Igazko edizinoan, adibidez, New Directors sailean hautatutako filmek 50 sari eta izentapen baino gehiago batu zituen Donostian izan ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu