Aste Nagusiko egitaraua, eskuragarri
2025-08-04 09:54 KultureaKontsultau hemen.
Bilboko Udalak Aste Nagusia 2025eko egitaraua banatzen hasi da, bersino digitalean eta papelean. Bertan jasota dagoz bai Udalak bai Bilboko Konpartsek atondutako jarduerak.
Egitaraua formatu digitalean konsulta daiteke hemen. Bertan, jarduerez gain, albiste guztiak batzen dituan atala prestau da.
Era berean, beste aukera jasangarri bat da Bilbao Aste Nagusia 2025 aplikazino ofiziala erabiltea; datozen egunetan doban eskuratu ahal izango da Android eta iOS gailuetarako. APPa euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egongo da eskuragarri.
Papelezko bersinoa
Gainera, persona batzuek internetera sartzeko dituen zailtasunak kontuan hartuta, Udalak 150.000 ale inprimau ditu.
Datorren astean hasiko dira Bizkaiko uriburuko etxebizitzen postontzietan inprimautako 100.000 egitarau banatzen. Gainerako 50.000ak eskuragarri egongo dira herritarren arretarako hainbat gunetan: Barrutiko Udal Zentroetan, Jaien Eremuan (Aznar eraikina), Udalaren Informazino Bulegoan (San Agustin eraikina), Plaza Biribilean (Terminus eraikina), Guggenheim Bilbao Museoan kokatutako Turismo Bulegoan eta Bilboko Konpartsen egoitzan.
Era berean, 10.000 egitarau ingelesez eta frantsesez egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoetan eta uriko hoteletan, jaietan Uria bisitetan dabenei arretea emoteko.
Udalak hainbat neurri sustatu ditu danontzako jaiak izan daitezan: alde batetik, ikusmen-arazoak dituen personentzat braillez transkribautako aleak dagoz eskuragarri, Herritarrentzako Arreta Bulegoan (San Agustin eraikina), ONCEren egoitzan (Pérez Galdós 11), turismo-informazinoko guneetan (Plaza Biribila eta Guggenheim Bilbao Museoa), Txikigunean eta Abandoko (Barrainkua) eta Alde Zaharreko (La Bolsa eraikina) udal-zentroetan. Bestetik, aplikazino ofizialaren edukia Irakurketa Errazean idatzita dago, ulermena errazteko
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!