Keoni Lasa surflaria Matx Podcasteko hirugarren protagonista
2025-07-28 12:19 KirolaKirol minoritarioei ikusgarritasuna emotea da podcastaren helburua.
Basque Team Fundazinoak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berezia ipini dau martxan. Matxegaz, tokiko kirolaren sare sozialagaz, alkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa.
Lehen saioan Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zan eta bigarrean, barriz, Eukene Larrarte txirrindularia.
Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente dan Matx sare sozialak erronka berezia dabe esku artean. Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar daben euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta produziduten dabil Matx. Horretarako, Basque Teamen laguntzea izango dau, Fundazinoaren bekea daben eta masiboak izan barik nazinoartean lehiatzen diran kirolariek parte hartuko dabe barriketaldietan. Halanda be, ez dira ohiko kirol alkarrizketak izango; kirolaz berba egingo bada be, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea izango dau helburu saioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!