Salma Solaun gimnastearen taldeak hiru urre irabazi ditu
2025-07-28 08:26 KirolaCluj-Napocako Munduko Kopan.

Salma Solaunek, Basque Team Fundazinoaren bekea dauen gimnasteak eta bere taldeak, emoitza bikaina eskuratu dabe Cluj-Napocako Munduko Kopan, 2025eko hitzordu handiari begira (Rio de Janeiron abuztuaren 20tik 24ra jokatuko dan Munduko Txapelketea).
Salma Solaun, Ines Bergua, Marina Cortelles, Andrea Fernandez, Lucia Muñoz eta Andrea Corralek osotzendabe taldea.
Cluj Napocako sailkapen nagusiko urrea astegoienean irabazi eben (51.450 puntu); Polonia (50.400), Israel (50.200), Japonia, Bulgaria, Ukraina, Estonia eta Finlandiaren aurretik amaituz.
Alejandra Queredak zuzendutako taldea, Munduko Kopako hiru probetako sailkapen nagusiko podiumera igon da. Sofian be urrea eskuratu eben, Portimaon zidarra eta Europako Txapelketan urrea, batez be ariketa mistoan erakustaldia emonez.
Aparatuen finalari jagokonez, bost zintena, 27.200 puntugaz irabazi dabe. Beraz, Polonia (26.950) eta Bulgaria (26.550) lako taldeen aurretik geratuz. Horren ostean, hiru pelota eta uztai bien finala be irabazi dabe (27.300) puntugaz. Polonia bigarren geratu da (26.650) eta Italia (25.200) hirugarren.
Kontuak kontu, lorpen horreen ostean, Rio de Janeiroko Munduko Txapelketara aurreikuspenik onenakaz joateko aukerea emoten deutse. Holan, estadu mailan gimnastiko erritmikoak 2014tik lortu bako urrezko dominea irabazteko aukerea izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!