Pou anaiek 20 igoera egin ditue Medilerro Zurian

Bizkaie! 2025-07-24 08:15   Kirola

Peruko espedizinoa amaitu eta Andeetara bueltau dira.

Helburua izan da 20 bide barri kateatzea eta azken egunak be aprobexau ditue Karma de Cóndores eskaletako (aurretiazko probarik bako lehenengo saiakeran), Cordillera Zuriko hatx-bide ospetsuenetako bat: Egia esan, ez genduan espero hain ibilbide luze eta erronka handikoan ondo edo ibiltea eta Yosemite Haraneko granitozko bide mitikoak gogoratu genduzan, -Astroman- lakoak, baina abantaila gehigarriagaz, izan be, hau 4.000 metroko altueran dago eta hegoaldetik igoten da (egun osoan itzalpean) eta, beraz, askoz hotzagoa da...

Oso pozik gagoz, gainera, autotik (Cochapampatik urten eta haraxe bueltau) egun bakarrean 13 ordu baino gitxiagoan osotu dogulako. Ibilbidea 350 metrokoa da, 9 luze ditu eta 5.11+R mailakoa da eta ez da edozeinentzako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu