Bilbok 23 antzerki eta kaleko ikuskizun hartuko ditu

Bizkaie! 2025-07-21 13:15   Kulturea

Elkarbizitzaren Plazan eta Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan.

Circ Vermut Konpainia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kaleko Antzerkirako eta Arteetarako agertoki handi bihurtuko da barriro be Bilbo, Aste Nagusian, 23 ikuskizun, 19 konpainiak taularatutakoak; horreetako 7 Euskadikoak izango dira, 5 estadukoak eta 7 nazinoartekoak. Horretarako enklabeak ondoko honeek izango dira: Elkarbizitzaren Plaza, aurreko edizinoan espazio barri bezela arrakastaz estreinau zana; eta, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolea.

Holan, Bizkaiko uriburuak kaleko arte eszenikoen onena hartuko dau jaietan, abuztuaren 17tik 24ra bitartean, domekatik domekara.

Ikuskizun ugari batzeko lan egin dogu: dibertigarriak eta kalidadekoak, eta, jakina, doban; edade eta era guztietako ikusleek disfrutetako modukoak izan daitezan pentsauta dagoz, bai familientzat, Doña Casilda Parkeko Pergolan, bai gustu eta edade guztietako publikoarentzat, Bizikidetzaren Plazan. Igaz arrakasta handiz estreinau zan espazio bezela, harmaila naturala eta eszenan pasetan dan guztia ikusteko ikuspegi onenak bermatzen ditu-eta, nabarmendu dau Itziar Urtasun Bardintasun eta Jaietako zinegotziak, Aste Nagusi 2025eko Antzerki eta Kale Arteen programazinoaren zehetasunak adierazo dituanean.

Haregaz batera Orain-Bi konpainia egon da, Bilbon sortutako zirku-antzerki bikotea, Rodrigo Lacasak (Toli) eta Sara Álvarezek osotua. 

Udalak bertoko talentuagaz dauen konpromisoaren harian, Euskadiko 7 konpainia izango dira aurton programazinoan. Gure inguruan, arte eszenikoen munduan lan bikaina egiten daben konpainia asko ditugu, halanda ze, Bilboko jaietan erakusleihorik onena izatea nahi dogu, guztiok disfrutetako eta ezagutarazoteko, gehitu dau Bardintasun eta Jaietako zinegotziak.

Kontuak kontu, agertoki bi izango ditue. Alde batetik, Elkarbizitzaren Plazan, ikusleek saio bikotxa izango dabe egunero, 12:30ean eta 21:15ean, azken domekan izan ezik, egun horretan goizeko ikuskizuna baino ez baita egingo (12:30ean). Beste aldetik, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, Txikigunean, ikuskizun bat egingo da egunero, 19:30ean, ume eta familientzako.


Programazinoa 

- Abuztuak 17: 

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: Moving Zen (Chieng Hung-Kuo). 
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Moving Zen (Chieng Hung-Kuo). 
  • 21:15, Elkarbizitzearen Plazan:Île O (Barolosolo Konpainia). 

- Abuztuak 18:

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: Mute (Orain-bi).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Marietak Zirkus (Zirika Zirkus).
  • 21:15, Elkarbizitzaren Plazan: Revolución (Teatro Sobre Ruedas).

- Abuztuak 19: 

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: Bermutaren Kermessea (Teatro Gorakada).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Classically Untamed (Bowjangles).
  • 21:15, Elkarbizitzaren Plazan: Classically Untamed (Bowjangles).

- Abuztuak 20: 

  • 12:30, Elkarbizitzearen Plazan: Kinematos (manoAmano Konpainia).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Kinematos (manoAmano Konpainia).
  • 21:15, Alkarbizitzearen Plazan: Extravagancia (Los Gandules).

- Abuztuak 21: 

  • 12:30, Alkarbizitzaren Plazan: Rodeo (La Banda de Otro).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Don Bártulos (Civi Civia).
  • 21:15, Elkarbizitzaren Plazan: Artilusioa (Markeliñe Konpainia). 

- Abuztuak 22: 

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: Art de la résistance (Josianes).
  • 21:15, Elkarbizitzaren Plazan: Us (Company Mindnight).

- Abuztuak 23:

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: Welcome & Sorry (Ganso y Cía).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Improlocura (Agro the Clown).
  • 21:15, Elkarbizitzaren Plazan: Nada (Nostraxladamus).

- Abuztuak 24: 

  • 12:30, Elkarbizitzaren Plazan: La última y nos vamos (Trapu Zaharra).
  • 19:30, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan: Magia Mundiala (Eleder Magoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu