Ortzi Aldazabal Argoitia, 18 urteko atzelari berritxuarrak be parte hartuko dau
2025-07-17 10:35 KirolaBadator Hondarribiko 19. Grans Slama.

Azahara Domínguez, Mobikortasun Turismo eta Lurraldearen Ordenazinoko diputaduak zehaztu dauenez, holako ekimenak oinarrizkoak dira Gipuzkoa turismo-helmuga berezi izaten jarraitzeko, izakeraz betetako eta nortasun propioa dauena. Izan be, ikusten dogu turisten artean ezaugarri horree inoiz baino gehiago bilatzen dirala. Gipuzkoan, zorionez, esan geinke gure eskaintza turistikoa ezin hobeto egokitzen dala horretara eta esperientzia murgiltzaileak biziteko aukerea emoten dauela, bisitariak gipuzkoar bat gehiago bihurtu daitezan. Horregaitik, uda honetan Gipuzkoan izango diran persona guztiak konbidadu besterik ezin dot egin kirol-ikuskizun honetaz gozau deien eta, zelan ez, garraio publikoa erabiltek animauko neukez Hondarribira hurbiltzeko.
Asier Linazasoro (Geroa): guretzat oso garrantzitsua da Hondarribiko Grand Slamaren babesle izatea, euskaldunen identidadea zabaltzen dauen kirol bat dalako zesta puntea. Mundu guztian olgetan dan euskal kirol bakarra, Hondarribiko bederatzi barikutan izango diran jaialdira konbidetan zaituegu.
Mikel Egiguren (Jai Alive): pozarren gagoz, 2025eko Hondarribi Grand Slamaren aurkezpenean. 2007tik urtero egindako txapelketea da eta Hondarribi erreferente nagusi da pelotan. Lehenik eskerrak eman nahi deutseegu Hondarribiko Udalari, Aldundiko Turismo departamentuari eta Hondarribiko Pelota Eskoleari. Aurten Udala, Aldundiari, Eskoleari eta Empreseari, babesle bezela Geroa gehitu jaku eta eskerrak emon nahi deutsadaz Asier Linazasorori.
Barri garrantsitsuak ditugu, lehen aldiz hondarribitar bi izango ditugu txapelketan, Julen Basterra erreferente handia guretzako baina nabarmendu nahi dogu Oier Kanpandegiren debuta txapelketan. Munduko aurrelari top bategaz egingo dau bikote, Erik Mendizabalegaz.
Gizonen txapelketea maila handikoa izango da pelotari gazteak ugari izango diralako, besteak beste, Ortzi Aldazabal Argoitia, 18 urteko atzelari Berritxuarra.
Master Series Neskak txapelketea
Munduko neska onenak jokatuko dabe, gaur egungo munduko txapeldunak Erika Mugartegi eta Arai Lejardi. Gainera, Tania Mayorga mexikarra, Naroa Merino tolosarra eta Laura Rodriguez noaindarra be ez doguz ahaztuko.
Partiduak beti barikuetan izaten dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak www.jaialive.eus webgunean dituzue online eta Arma Plazan edo frontoiko lehiatilan be eskuratu daitekez. Ligaxkako partidutak 10 euroan, finalerdiak 12 euroan eta finala 15 euroan.
Igor Emparan, Hondarribiko Udaleko alkatearen eretxiz, aurtengoa 19. edizinoa da eta oso pozik gagoz gizonak eta emakumeak ikusiko doguzalako lehian. Ohiturazko topaleku bihurtu da Hondarribin Jai Alai enpresak atondutako jaialdia. Gainera, nabarmentzekoa da Foru Aldundia, udal eta enpresen arteko alkarlana. Jaialdi honek herriaren eraldaketea dakar, gure Pelota Eskolea idartsu dabilelako. Nazinoarteko ekitaldi batean hondarribitar biren presentzia nabarmendu beharrekoa da, ohore bat dalako, jakina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!