Koldo Almandozen 'Zeru ahoak' serieak Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan parte hartuko dau
2025-07-11 13:40 ZinemeaNagore Aranburu da thriller barri eta ilun honetan protagonista.

Aranburuk barriro be Hondar Ahoak miniseriean ezagutu genduan Nerea Garcia personaia gorpuztuko dau.
Zeru Ahoak, lau ataleko serie noir laburrean, Nagore Aranburu (Hondar Ahoak, Querer), Josean Bengoetxea (Hondar Ahoak, Balenciaga), Sara Cozar (Hondar Ahoak, 20.000 especies de abejas), Ramon Agirre (Handia, Amour) eta Miren Gaztañaga (Los últimos románticos, Ane) aktore eskarmentudunak eta Nerea Sanz, Unai Baiges, Nerea Elizalde, Itsaso Gil eta Amets Arbelegui lako talentu barrien parte hartzea izango dogu.
Koldo Almandoz zuzendariaren eretxiz, -Zeru Ahoak-, berezko nortasuna eta estetikea dituen lau kapituluko miniserie noir bat da. Genero baltzaren maitale lez, beti ulertu izan dot ikusleak, alde batetik, generoak berezkoak dituan espektatibak betetea bilatzen dauela eta, bestetik, beste lan batzuetatik bereiziko dauen zeozer barri eta originala eskaintzea. Serie honegaz hori egin nahi izan dot.
Filmako trameak lehen minututik heldu eta ez zaitu amaierara arte askatzen. Bestalde, personaiak eta euren artean saretzen diran hartu-emonak dira nagusi. Personaiek, jazoeren aurrean aukeratu beharko dabe eta aukera horreen ondorioak onartu beharko ditue. Hori guztia Euskal Herriko ohiko postaletik oso urrun dagoan testuinguruan. Kapituluek aurrera egin ahala eta geruzetan sakontzean, istorioa zikinagoa eta maila moralean zalantzazkoagoa bihurtzen da.
Euskeraz sortutako seriea, tokiko talde tekniko eta artistikoakaz filmautakoa da. Ikuspuntuaz gan, Zeru Ahoakek, estetika eta soinu-banda bereizgarriak be baditu.
Koldo Almandozek (Donostia, 1973), 30 urteko ibilbidea egin dau zineman eta barriro erakutsi dau bide barrietarako jokerea eta estilo propioa. Bere bigarren film luzeak, Oreinak (New Directors, 2018), Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso eban eta bere lehenengo lana, Sipo Phantasma (2016), Zabaltegi-Tabakaleran hautatu eben Rotterdamen egon ondoren. Haren filmografia zabalean, besteak beste, Razielen Itzulera (1990), Belarra (2002), Ahate Pasa (2014), Darwinismo (2015) eta Dinosaurioak (2024) film laburrak dagoz, Cannesko Semaine de la Critique, Zabaltegi-Tabakalera, IFFR, Seattle IFF, Xixongo FICX, Bartzelonako D´A Film Festival edo Zinebi jaialdietan parte hartu dabenak.
Zeru ahoak lana Marian Fernández Pascal (Iruñea, 1974) zinemagile ezagunaren eskutik dator. Zineman eta telebistan ibilbide nabarmena egin dau, besteak beste, Intimidad (2022) eta Hondar Ahoak (2020) telesailak eta A los libros y a las mujeres canto (2022), 918 Gau (2021), Hondalea Abismo Marino (2021), Oreina (2018), Amama (2015) eta Dantza (2018) film luzeak egin ditu, baita estreinauko dan Karmele (2025) film luzea be.
Seriaren produkzinoan Txintxua films eta Garabi films etxeek parte hartu dabe, EITB eta RTVEren partaidetzeaga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!