Nadia Erostarbe pozik bueltau da etxera Ballito Pro irabazita

Bizkaie! 2025-07-11 10:33   Kirola

Zarauztarrak bizitza osoa daroa surfean.

“Oso pozik nago emoitzeagaz. Lasai nago et apoztasun, hori izan zan sentidu neban lehenengo gauzea. Gainera oso talde polita ibili ginan: Adur (Amatriain), Yago (Dominguez), Janire eta Annette (Gonzalez-Etxabarri), nire mutil-laguna (Guillermo Gutierrez) eta Indar (Unanue). Urtea luzea da baina 10.000 puntu eukiteak lasaitasun handia emoten deutsu, CTra sailkatzeko helburuari erreparauta; lasaitasuna eta poztasuna gehien bat” komentatu du.

Nadiak bizitza osoa darama surfean, familiatik jatorkon kirolean. Gaztea izan arren, ibilbide luzekoa da zirkuitu pribatuetan (World Surf League) eta ISAk atonutak Munduko Txapelketetan (International Surf Association), baina Hegoafrikako ekitaldian orain arte jazo bako zeozer bizi izan dau,izan be, Erostarbek irabazteko eban gogoak, ardureak ardureak eta bildurrak baino gehiago barruan daroan surfa erakutsi ahal izan dau.

“Edozein txapelketa irabaztea ez da erraza, azkenean maila honetan danak oso onak gara, oso ondo konpetiduten dogu eta banekian garaipena etorriko zala baina bigarren txapelketan izateak lasaitasun handia emoten deust. Finalerdietan oso txanda gogorra tokau jatan Sallyren (Fitzgibbons) kontra. Nik uste dot esperientzia gehien dauen neskea dala, urte asko pasa ditu CTan eta lehen proban finalera iritsi zen eta honetan finalerdietan garbi neukan bere aurka ez zela txanda erraza izango, baina uste dut txapelketa honetan besteekin konparatuta, irabazteko gogo gehiago neuzkala. Beti euki izan dot irabazteko gogoa baina besteetan bildur gehiago neban galtzeko eta honetan irabazteko gogoak bildurrari irabazi eutson. Sallyri irabazi eta gero, finalera konfidantza handiagaz joan nintzen baina urduritasun handiagaz be bai, azken pausoan zagozalako irabazteko. Banekian Yolandaren lehen aldia izango zala finalean, orduan biak gengozan oso urduri eta azkenean nire alde joan zan finala eta oso pozik emoitza horregaz”.

KwaZulu-Nataleko garaipenak 10.000 puntu emoan eutsozan Nadiari eta aurretik Newcastlen (Australia) lortutako beste 1.900 puntuek, Championship Tourraren ataria diran Challenger Serieseetako sailkapen nagusiko laugarren postuan kokatu dabe Nadia.

“Konfiantza handia neukan nigan. CTko esperientzia oso polita izan zan, gogorra be bai, baina jakinda surf ona daukadala emoitza onak atarateko konfiantza handia emon eustan eta lehenengo txandatik puntuazino onak eukiteak konfidantza emoten deutsu. Txandea aurrera joan ahala, bidean konfidantza gehiagogaz sentiduten zara, jente ona atzean ixten dozulako eta azken finean nik uste dot konfidantza irabazi dodala txapelketa honetan, jakin dot ahal dodala Challenger bat irabazi”.

2024an CTrako sailkapenetik oso gertu geratu arren, beste surflari batzuen hainbat egoere ondorioz, Nadiak maila goreneko bost txapelketetan lehiatu da aurten. Emoitzek ez dabe nahi aina lagundu, baina Munduko olaturik onenetan surfeko eliteagaz lehiatzeak oso irakasgai baliotsuak emon deutsoz.

Suberteduna naz CTko lehen bost txapelketetan parte hartu eta horrek konfidantza handia emon deustalako ze ikusi dot mailea hor dagoala, surfa hor duodala. Egia da CTko neskek ez dabela akatsik egiten, zuk akats bat egiten dozun momentuan besteak ez deutsu itxiko olatu on bat harrapatzen. Challengerretan danak urduriago gagoz eta akats gehiago egiten ditugu. Dana dala, surfa hor dago eta konfiantzea emon deust Challengerretara heltzeko eta, subertea alde izanda, datorren urterako sailkatzen banaz, hurrengo urtean lasaiago joango naz CTra eta saiatuko naiz aurten baino hobeto egiten. CTan parte hartzeak asko erakutsi deust, asko ikasi dot, miresten dodazanaka bizizeko aukera hori, eurekaz freesurfa egiteko, eurekin konpetidutek... Ikusi dot zelan egiten dituen gauzak munduko onenek eta datozen urteetarako erakutsi deustie zelan egin behar ditudan gauzak CTra heltzeko, emoitza hobeak izateko eta, akaso, hor jarraitzeko” nabarmendu dau zarauztarrak.

Hurrengo erronkea laster izango dau Nadiak. Kaliforniara joango baita da, Huntingtonen izango baitabe garagarrilaren 26tik abuztuaren 3ra Lexus US Open txapelketea, Challengerretako hirugarrenau.

“Garaipen honek lasaitasuna emon deust hemendik aurrerakoari ekiteko. Bost proba falta dira, beste lauk puntuauko dabe eta datorren astean US Openera goaz. Saiatuko naz ahalik eta emoitza onenak izaten hurrengo txapelketetan. Argi dago zenbat eta lehenago lortu emoitza onak, orduan eta lasaiago helduko nazela urtearen amaierara, sailkapena errazago eukiko dodalako'.

Hiru euskal surflari nagusitu ziran Balliton, bata bestearen atzetik jokatutako txapelketetan. Janire Gonzalez-Etxabarrik irabazi eban Junior txapelketan. Egun batzuk geroago, bere ahizta Annettek irabazi eban Qualifying Serieetakoa eta handik gitxira Nadia Erostarbe nagusitu zan Challenger Serieetakoan. Nadia maila honetako txapelketa bat irabazi dauen estatuko lehen surflaria izan da, Joko Olinpikoetarako sailkatu dan lehena, baita CTn parte hartu dauen lehen emakumea be: 'Polita da ateak edegitea. Egia da Aritz Aranburuk bere egunean ate asko edegi zitula. Lehen emakumea izatea CTn parte-hartzen, lehenengo surflaria Jokoetarako sailkatzen... Poztasun handia emoten deust lehenengoa izateak eta titulu hori inork ez deust kenduko inoiz. Dana dala, talentudunak gara, nik bezela edo hobeto egingo dabela eta esperantza daukat ate gehiago edegiteko” adierazo dau Basque Teameko kirolariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu