Elektrika eta Jardín Infierno taldeek edegiko dabe 38. Bilbao Metal Pop-Rock Jaialdia

Bizkaie! 2025-07-10 11:10   Musikea

Betiko lez, Bilboko Aste Nagusiaren barruan (abuztuak 16-24).

La Muestra de Metal, Pop-Rock Aste Nagusia erakustaldiaren 38. edizinoak, Aste Nagusira metal eta pop-rock onena eroango dau, 16 kontzertu izango diralarik. Holan, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, Bilborock Aretoak 8 kontzertu bikotx hartuko ditu, estilo askotako talde eta artistakaz. Betiko lez, egunero kontzertu bi emongo ditue, 20:00etan eta 21:00etan, doban.

Jaietako Zinegotziak, Itziar Urtasunek, programatzaile eta taldeakaz batera, Bilborock Aretoaren oholtzan izango diran artista eta taldeei buruzko zehetasun guztiak emon ditu: estilo ugari izango dira; metal, punk, hard rock, folk, blues, soul, rap, pop-rock... danak disfrutetako eta arista barriak ezagutzeko. Bertoko musika eszenea bizirik eustea da asmoa, taldeei ikusgarritasuna eta proiekzinoa eskainiz. 38 urte honeetan, 600 talde baino gehiago pasau dira.

85 talde eta artista

Aurton, 85 taldek eta artistak emon dabe izena. Parte-hartzeari jagokonez, zortzigarren edizino jentetsuena bihurtu da. 

Datuei jagokenez, % 47,06 bilbotarrak dira eta gainerakoak, % 52,94, Bizkaiko lurralde historikoan bizi dira. Izena emon daben talde guztien artean, 23k euskerea erabilten dabe berba egiteko eta 22k emakumeak ditue taldekide.

Udaletik parte-hartze eta artisten kalidadea azpimarratu ditue: aukeraketea oso gatxa izan da, izena emon daben talde eta artisten kalidade eta ibilbide bikainagaitik.

Erakustaldian parte-hartzeko aukeratu diran 16 taldetatik, bostek euskeraz kantetan dabe eta zazpitan, emakumeak dagoz. Jatorriari jagokonez, bederatzi talde Bilbokoak dira, hiru Ezkerraldekoak, Eskumaldeko bi, bat Astrabudukoa eta beste bat Basaurikoa.

Epaimahaiak Reeler taldearen presentzia nabarmendu dau; taldea Ingalaterrako, Irlandako, Poloniako eta Bilboko kideez osotuta dago eta Bilboko Udaleko Gazteria Sailak atontzen dauen Villasound 2025 lehiaketatik dator.

16 kontzertu, 8 gau

- Abuztuak 16, zapatua:

  • 20:00: Elektrika (Barakaldo - Punk Rock Alternatiboa).
  • 21:00: Jardín Infierno (Bilbao – Hard Rock).

- Abuztuak 17, domeka:

  • 20:00: Lur Jota (Zorrotza / Bilbao – Rock).
  • 21:00: Deiedra Rebel Folk (Santurtzi – Euskal Folk).

- Abuztuak 18, astelehena:

  • 20:00: Lova Lois (Astrabudua – Rap kantautorea).
  • 21:00: Maialen Ibarra (Basauri – Euskal Pop Rock).

- Abuztuak 19, martitzena:

  • 20:00: Flor y Trol (Bilbao / Gazteiz – Pop & Troll).
  • 21:00: The Daltonics (Bilbao – Pub Rock Garaje).

- Abuztuak 20, eguaztena:

  • 20:00: Meridian (Basauri / Bilbao – Rock Alternatiboa).
  • 21:00: Clara Corral & The Cute Canallas (Bilbao – Pop Rock).

- Abuztuak 21, eguena:

  • 20:00: Samoah (Getxo – Pop Rock Alternatiboa).
  • 21:00: Reeler (Bilbao – Indie Rock Alternatiboa).

- Abuztuak 22, barikua:

  • 20:00: Withredd (Bilbao – Alt Metal Proresiboa).
  • 21:00: Ms. Missery (Portugalete – Alt Rock Metal).

- Abuztuak 23, zaapatua:

  • 20:00: Malamuth (Leioa – Alt Rock Metal).
  • 21:00: Kernhell (Bilbao – Heavy Metal).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu