Zortzi talde handi 2025eko Aste Nagusiko 26. Eleizako Musika Klasikoaren Zikloan
2025-07-02 12:44 MusikeaAbuztuaren 16tik 23ra, 20:30ean, Gizakundearen eleizan.

Nobedadea da Kataluniako Northern Cellos taldeak lehen aldiz joko dauela Bilbon, Filmetako biolontxeloak izeneko ikuskizunagaz: biolontxelo elektrikoak eta bateria buztartzen dituan proposamen ikusgarria (abuztuaren 21ean).
Nabarmentzekoa da Elaine Ensemblek emakume konpositoreen musikeari eskainitako programea, Iragana betikotzen XX. mendeko euskal errepertorioa berreskuratzen dauen proiektua (23an).
Ensemble Kuraia talde bilbotarrak abuztuaren 20an emongo dauen kontzertua be nabarmentzeko modukoa izango da.
Zikloa Zaruk bikotearen eskutik hasiko da abuztuaren 16an, Hagadá proposamenagaz: musika sefardiaren ibilbide librea biolontxelo eta gitarreagaz, ahozko tradizinoa, musika klasikoa eta mediterranear ikutuak buztartuz.
Azken kontzertua Trio Philomène taldeak emongo dau abuztuaren 23an. Bibolina, biolontxeloa eta gitarrea lagun, Mancini, Haydn, Sor, Jesús de Monasterio eta Sainz de la Mazaren ganbera errepertorioa eskainiko dabe.
26. Eleizako Musika Klasikoaren Zikloa
Lekua: Gizakundearen Eliza (Atxuri).
Ordua: 20:30ean.
Sarrera librea edukierea bete arte.
- Abuztuak 16 (zapatua): Zaruk – Hagadá.
- Abuztuak 17 (domekea): Musbika Ensemble – Antonio Gaztañetaren bidaia.
- Abuztuak 18 (astelehena): Les Sylvains Ensemble – Aura soave di segreti accenti.
- Abuztuak 19 (martitzena): Iragana betikotzen.
- Abuztuak 20 (eguaztena): Ensemble Kuraia.
- Abuztuak 21 (eguena): Northern Cellos – Filmetako biolontxeloak.
- Abuztuak 22 (barikua): Elaine Emsemble – Iragana betikotzen.
- Abuztuak 23 (zapatua): Trio Philomene.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!