'Bilboko Erraldoiak' erakusketeak garagarrilaren 1ean zabalduko ditu ateak
2025-06-30 12:20 KultureaMariaren Bihotzat Plazako aztarnategian.

Irailaren 14ra arte egongo da zabalik, martitzenetik domekara, goizez (10:00etatik 15:00etara). Garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean zarratuta egongo da, jai-egunak diralako.
Erakusketeak Bilboko erraldoien historia eta sinbolismoa erakusten dau. Irudimen herrikoiaren figura honeek urtero biztuten dabe umeen eta helduen ilusinoa, Aste Nagusiaren aurretik. Berrogei urte baino gehiago daroez Bilboko kaleak beteten.
Sarrerak Berreginen Museoaren ohiko prezioan egongo dira eskuragarri eta bertan (San Frantzisko 14) edo aztarnategian (Conde Mirasol 2) erosi daitekez. Erakusketarako sarrerak museora sartzeko be balioko dau, eta alderantziz. Prezio orokorra 3 eurokoa izango da, eta taldeentzat, 1,5 euro personako. Pensinodunak, aniztasun funtzionaleko personak, 12 urtetik beherako ume eta irakasleak doban sartu daitekez.
Garagarrilean zehar, umeek Iman erraldoia tailerrean parte hartu ahal izango dabe Berreginen Museoan eta Erraldoien Dantza saioan, aztarnategiaren kanpoaldean.
Bilboko Erraldoiak Aste Nagusirako atzerako kontaketan sartu dira daboruko, urtero egiten dan erakusketeagaz, Mariaren Bihotza plazako aztarnategian. Erakusketa bihar, garagarrilaren 1ean, zabalduko da, eta irailaren 14ra arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara, 10:00etatik 15:00etara.
Bisitariek Bilboko Erraldoi eta Buruhandiakaz lotutako hainbat familia-jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dabe:
Iman erraldoia tailerra: garagarrileko eguen guztietan, 12:00etan; eta 6 urtetik gorako umeek erraldoi itxurako imana sortzeko aukerea izango dabe, irudi tradizionaletan oinarrituta. Tailerra Berreginen Museoan egingo da, euro bakarreko prezio sinbolikoagaz. Talde bakotxean gehienez 15 ume onartuko dira. Izen-emotea hemen.
Erraldoien Dantza: garagarrilaren 4, 11 eta 18an, goizeko 11:30ean, Ondalan konparseak Erraldoien Dantza tradizionala eskainiko dau aztarnategiaren kanpoaldean. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Txiki-erraldoi baten zozketea: garagarrilaren 8tik abuztuaren 31ra, erakusketea bisitetan dabenek goma-erraldoi baten zozketan parte hartu ahal izango dabe. Horretarako, erakusketeari buruzko galdera erraz bati erantzun eta sarrerako kutxan itxi beharko dabe erantzuna. Zozketea irailaren 3an egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!