Anton Legorburuk zidarrezko dominea irabazi dau Europako Txapelketan

Bizkaie! 2025-06-30 08:42   Kirola

Basque Teameko kirolariak denporaldi ikusgarria egin dau.

Anton Legorburuk zidarrezko dominea eskuratu dau serie bitan jokatutako Europako Txapelketan, lehenengoa Makarskan (Kroazia) eta bigarrena astegoen honetan Hanburgon (Alemania). Donostiarrak ezin izan eban lehenengoan lehiatu lesino batengaitik, baina bikain bueltau da taldera, Alemaniako seriean brontze bat eta sailkapen nagusian zidarrezko dominea irabazteko.

Estaduko konbinatuak Hanburgon jokatutako modalidade olinpikoko Europako Txapelketako bigarren eta azken serieetako lehen jardunaldiko partidu guztiak irabazi zituan. B multzoan kokatuta, Suedia gainditu eben 56-0, eta 42-26 irabazi eutsen Txekiar Errepublikeari. Multzoen fasea Alemaniari 26-12 irabazita amaitu eben. Matias Tudelaren jokalariek kalidade erakutsi eta final-laurenetarako sailkatutak euren multzoko talde onena izan zan.

Bitxia bada be, azken faseko koadroa osotzean, hiru multzoetako puntuen eta oharren zenbaketa orokorra kontuan hartuta, Espainiak Alemaniagaz egin eban topo barriro final-laurenetako partiduan. Legorbururen taldeak barriro bueltea emon behar izan eutson neurketeari baina azkenean 14-12 nagusitu zan, finalerdietarako txartela jaso eta titulua irabazteko aukerei eutsiz.

Finalerdietan taldea ez da jaubetzea kontroletako kapaz izan eta Italiak 12-21 gainditu dau. Halan da be, Antonen taldeak zidarra ziurtatuta eban sailkapen nagusian, Makarskan, Europako Txapelketako lehen seriean, lortutako zidarrari esker. Martin Sorreluz gipuzkoarrak debuta egin eban lehen serie horretan, baina ez dau bigarrenean parte hartu.

Hanburgon jokatutako hirugarren posturako finalean, Matias Tudelaren mutilek brontzea eskuratu dabe, Britainia Handia 31-12 menpean hartuta. Partidu horretan, jaubetzari eutsi deutse, konfidantzaz eraso eta sensazino onak itxi ditue.

Basque Teameko kirolariak, Anton Legorburuk, denoraldi ikusgarria egin dau, taldean oinarrizkoa izan da World Serieetako txapelketetan, Munduko Zidarra irabazi eban Los Angeleseko final handian eta orain zidarra eskuratu dau Europako txapelketan.

Emakumezkoen taldean, Amets Ulibarri eta Anne Fernandez de Corres lehen seriean lehiatu ziran eta Anne, Basque Teameko bekaduna, Legorburu bezela, bigarrenean be ibili da. Oso lan ona egin dabe multzoen fasean, baita final-laurenetan be. Mutilei jazo jaken lez, finalerdietan galdu dabe, 19-5 Poloniaren kontra eta, ondorioz, hirugarren posturako finala jokatu dabe Hanburgon. Maria Riberaren neskek ezin izan dabe Frantzia gainditu eta hirugarren posturako finalean 17-7 galdu dabe, nahiz eta partidu gogorra gogorra jokatu. Defensan taldea oldarkorra izan da eta azken segundora arte sinisteko kapaz izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu