'Hermafroditas a caballo o la rebelión del deseo' Getxon proiektauko dabe

Bizkaie! 2025-06-26 09:11   Zinemea

Eskuratu sarrerak hemen.

'Hermafroditas a caballo o la rebelión del deseo'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, hilak 26, jaialdiaren laugarren egunean sei film proiektauko ditue Zinegoaken.

Programazinoa

Bilborock Aretoan,  Begiradak sailaren barruan, film bi proiektauko ditue: Haurtzaroa eta nerabezaroa (19:00) eta Geroa oroimenetik (21:15). 

Golem zinemetan, 5. salan, ondoko filmak proiektauko dira: 

  • 17:00: La photo retrouvée (KRAK saila).
  • 19:00: Brigitte Planeta B (KRAK saila).
  • 21:30: Te separas mucho (KRAK saila).

Horreezaz gan, Getxoko Muxikebarri Aretoan, Arte Eszenikoak sailaren barruan, Hermafroditas a caballo o la rebelión del deseo dokumentala eskainiko dabe (20:00), intersexualidadea ikusarazoteko. Gorputzeari eta identidadeari buruzko arau sozialak zalantzan jarten ditu. 

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntzea: Laura Vila Kremer, Raquel Loscos eta Víctor Ramírez Tur.
  • Itzulpena: Gema Moraleda eta Lluc Potrony.
  • Dramaturgia: Raquel Loscos eta Víctor Ramírez Tur.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu