'Avenida Beira-Mar' filmak ekingo deutso gaurko programazinoari

Bizkaie! 2025-06-24 10:00   Zinemea

Eskuratu sarrerak hemen.

'Avenida Beira-Mar' (Maju de Paiva eta Bernardo Florim). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bart, hilak 23, Arriaga Antzokian izan zan Zinegoaken hasiera ekitaldia. Nerea Arriolak eta Divina Comediak aurkeztu eben inaugurazinoa. Esanezinen kontzertua izan zan eta Zero Chou zuzendari taiwandarrak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jaso eban, DAMAk babestua.

Horreezaz gan, ekitaldiaren ondoren, Jone, batzuetan filmaren estreinaldia izan zan Euskadin. Sara Fantova zuzendariaren opera prima FIK Sail Ofizialean lehiatuko da.

Halanda ze, gaur, hilak 24, hainbat proiekzino eskainiko ditue.

Programazinoa

Bilborock Aretoan, Begiradak sailaren barruan, film bi proiektauko ditue: Geroa oroimenetik (19:00) eta Erresistentzia - eremuak (21:15). 

Golem zinemetan, 5. salan, ondoko filmak proiektauko dira: 

  • 17:30: Avenida Beira-Mar (FIK saila).
  • 19:00: Zecji Nasip (FIK saila).
  • 21:30: Sally! (DOK saila).

Horreezaz gan, Zero Chou zuzendariaren lanari buruzko atzerabegirakoan, film bat eskainiko dabe Golem zinema-aretoetako 7. salan: Piao Lang Qing Chun (2008), arratsaldeko 19:30ean. 

Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu