Raul Criadok eta Ohiana Kortazarrek irabazi dabe Burdin Hesiko Lasterketea
2025-06-23 11:00 KirolaMila parte-hartzaile baino gehiago izan dira.
Mendi lasterketa solidario (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria arloak jasoten ditu diruak) eta memoria historikoagaz konprometidutakoan Bizkaiko Diputadu Nagusi Elixabete Etxanobe, Kulturako Foru Diputadu Leixuri Arrizabalaga, Gizarte Ekintzako Diputadu Amaia Antxustegui, Herrizaingo sailburu Bingen Zupiria edo Julian Jantzi eta Eneko Van Horenbeke urtekeran egon ziran.
Adidas Terrex 2025 Transbulkaniako Maratoiaren irabazleak, Raul Criado (3:05:11) Huescako gazteak, Burdin Hesiko Mendi Lasterketea irabazi dau, Gamiz-Fikako muinoetatik 35 kilometrotan zehar egindakoa eta 1.700 metroko desnibela dauena. Criadoren atzetik, distantzia luzeetako izen ospetsu bik zeharkatu dabe helmugea: Zaid Ait Malek eta Pablo Doñak.
Oihana Kortazar (3.37.04) atleta ezagunak hausi dau emakumezkoen zintea 37 kilometroetan. Ohiane Perez eta Clara Cobo izan dira bigarren eta hirugarren.
Lasterketa laburra, 13 kilometrokoa, Ibai Larrearentzat izan da (52:57), ondoren Ander Pesquera eta Gontzal Murgoitio heldu dira. Emakumezkoen trail laburreko urrea Sara Gutierrezek irabazi dau (1:10:15) Maite Jaio eta Patricia Moreno izanik podiumean.
Aitamen berezia merezidu dabe jarleku egokituetan trail laburra egin eta hesi gaindiezinak ebitetan ez dituela erakutsi daben sei neska-mutilek. Burdin Hesiko lasterketearen hirugarren edizino honetako errekorretako bat izan da.
Igaz baino jarleku gehiago egokitu dira.
Kirol saioez gan, Gamiz-Fikan, txahal errea, joaladunak zintzarriakaz, hintxableak, DJa, automobil klasiko amerikarren erakusketea eta Ane Etchegoyen abeslariaren kantaldia.
Datozen orduetan jakingo da zenbat diru emongo jakon Gurutzetako Ospitaleko pediatria onkologikoaren eta gaixotasun kronikoen eremuko humanizazinoari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!