Gaur, hilak 23, hasiko da Zinegoak
2025-06-23 11:10 ZinemeaZero Chou zuzendari taiwandarrak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko dau.

Gaur, bagilak 23, hasiko da Zinegoak. Inaugurazino galea Arriaga Antzokian egingo da arratsaldeko 19:30etan (sarrerak agortuta dagoz daborduko). Nerea Arriolak eta Divina Comediak aurkeztuko dabe ekitaldia, Esanezin musika taldeak be joko dau eta Zero Chou zuzendari taiwandarrak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko dau, DAMAk babestua. Gainera, haren lanari buruzko atzerabegirako bat izango dogu, Taiwango Kultura Ministerioaren lankidetzeari esker.
Ekitaldiaren ondoren, Jone, batzuetan filmaren estreinaldia izango dogu Euskadin. Sara Fantova zuzendariaren opera prima da eta FIK sail ofizialean lehiatuko da. Fantovaren lanaz gan, sei euskal film laburrek parte hartuko dabe Zinegoaken: ¿Dónde estás? (Marina Moreno Novoa), Judoka (Ander Iriarte), Maitemina (Erik Rodríguez Fernández), Inkognita (Julen Gorosabel), Azkena (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons) eta La raíz (Isabel Sáez Pérez).
Jaialdia zarratzeko ekitaldia bagilaren 30ean izango da Bilborocken eta bertan 22. edizinoaren palmaresa ezagutarazoko da, baita EITBk babestutako Zinegoak Sari Nagusia be. Aurrez aurre ez eze, jaialdiak bere leiho digitalean jarraituko dau EITBren Primeran plataforman, jaialdian parte hartu dabe filmen kanal batean.
Zero Chou
Zinegoakeko zuzendari Alaitz Arenzanak ondokoa azpimarratu dau: sekulakoa da 2025eko Ohorezko Saria Zero Chouri emotea, Taiwango zinema garaikidean eragin eta konpromiso handienetakoa dauen zinemagileari. Haren zinema sortzeko dedikazino nekatuezina autortzen dogu. Chouen obrea gizartea eraldatzeko tresna indartsua da.
Zero Chou (Keelunge, Taiwan) filosofian graduatua da Chengchiko Unibersidade Nazinonalean eta kazetaritza eta ikus-entzunezkoen zuzendaritza karrerea be egin dau. Laurogeita hamarreko hamarkadearen erdialdetik aurrera, identidadea, maitasuna, justizia soziala eta queer eskubideak lako gaiak landu ditu. Tongzhi trilogiak (Splendid Float (2004), Spider Lilies (2007) eta Drifting Flowers (2008)) sekulakoa garrantzia izan dau Asiako LGBTQ+ istorioak ikusarazoten.
Ganera, zinegile taiwandarraren filmografiari buruzko atzera begirakoa izango da, Taiwango Kultura Ministerioagaz lankidetzean.
Programazinoa
- Spider Lilies / domeka 22 / 19:00retan.
- Splendid Fload / martitzena 24/ 19:30etan (Golem).
- Drifting Flowers / eguaztena 25 / 19:30etan (Golem).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!