Bilbok harrerea egin deutso Universitario Bilbao Rugby Klubeko emakumezkoen taldeari

Bizkaie! 2025-06-19 09:42   Kirola

Lehenengoz, Ohorezko B Mailara igon dira.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol zinegotziagaz batera Universitario Bilbao Rugby Klubeko emakumezkoen taldea hartu dau Arabiar Aretoan.

Universitario Bilbao Rugby (UBR) taldeko emakumezkoen senior taldeak denporaldi historikoa egin dau: lehenengoz, Ohorezko B Mailara igon dau, estaduko errugbiaren bigarren mailara. Gainera, galdu barik eta Euskal Ligako txapeldun izentauta. Beraz, bikain amaitu dabe denporaldia: zortzi urteko lana, hazkundea eta sendotasuna sarituak izan dira, 2016an emakumezkoen taldea barriro sortu zanetik, Bilboko errugbia sustatzeko helburuagaz.

Gaur egun, UBR emakumezkoen sekzinoak 40 jokalari baino gehiago ditu eta talde bi: bat Ohorezko B Mailan eta bestea 2. Euskal Ligan ibilten dira. Kluba erreferente bihurtu da Bilbon eta Euskal Herrian. Universitario Bilbao Rugby da gaur egun Bilboko errugbi klub bakarra eta proiektu inklusibo, anitz eta etenbako hazkunderako bokazinoagaz. Edade, esperientzia eta maila ugariko jokalariek helburu berbera partekatzen dabe: errugbiaz disfrutetea eta Bilbon errastua ixtea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu