José María Larrazabal Alzagaren 'Lily Bilbon' da euskerazko bilbainada onena

Bizkaie! 2025-06-16 12:37   Musikea

Gomutagarria eta 955 euro emongo deutsee pieza bakotxeko egileei.

Bilboko Udalak atontzen dauen XXXVII. Bilbainaden Lehiaketea, Radio Nervion eta Telebilbaoren laguntzinoagaz, kantu irabazleak ditu daborduko.

Guztira, 20 parte-hartzaile eta 26 bilbainada aurkeztu dira. Horreetatik, José María Larrazabal Alzagaren Lily Bilbon euskerazko bilbainada onena eta Matías Berrocal Moreren La cuadrilla de Bilbao gaztelaniazko bilbainada onena saritu ditue. Bakotxak 955 euroko saria eta Don Diego gomutagarria jasoko ditu.

Akzesitak irabazi dituenei, barriz, 420na euro eta gomutagarria jagoke. Honeek dira:

  • Susedidos de Bilbao (Alberto Núñez Baracaldo).
  • Bilbotar bikotea (Juan Carlos Arzamendi Fernández).
  • Dena hau da Bilbao! (Alberto Núñez Baracaldo).
  • Si te gustó París (Natacha Loyola).
  • Gabriel Arestiri Gorazarre (Jon Ander Urkiaga Egidazu eta Josune Barroeta Etxebarria).
  • Paseando por Bilbao (Zaira Robles Pérez).
  • Del Botxito a Nueva York (Natacha Loyola).
  • El Botxo más cuco (Alberto Núñez Baracaldo).

Gainera, Bilbao Mapamundi taldeari ohorezko saria emotea erabagi da, bilbainaden oraina eta etorkizuna dalako.

Aurtengo epaimahaia ondokoek osotu dabe: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia), Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzi ordezkaria eta Udaleko Kultura eta Gobernantza Arlokoa), Amagoia Loroño (Bilboko Akordeoi Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudeatzailea), Eduardo Velasco (Komunikazinoko Nerbioi Taldeko zuzendari nagusia) eta Iñaki Uranga (abeslaria).

Sari banaketea Aste Nagusiko barikuan egingo da, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian. Ganera, abenduaren 14an Arriaga Antzokian saritutako konposizinoak batuko dituan diskoaren aurkezpena egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu