BBK Salak produkzino propioa estreinauko dau Aste Nagusian

Bizkaie! 2025-06-12 11:17   Kulturea

Confeti. El regreso

Erretratua: © Meraki | Ikusi handiago | Argazki originala

Obrea abuztuaren 17tik 24ra ikusi ahal izango da eta, horregaz batera, Bilboko Kale Nagusiko antzokiak jaietarako propio asmautako antzerki-muntaiak sortzeko konpromisoa barritu dau, hirugarren urtez jarraian. Diego Pérez Retes aktore ezaguna da Mikel Losada, abestiren bat dauen komedia musikal honen dramaturgo eta zuzendaria; protagonista, barriz, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia dira.

Hirugarren urtez jarraian, Kale Nagusiko antzokiak Aste Nagusirako asmautako jatorrizko eta kalidadezko antzerki-ikuskizunak sortzeko konpromisoari ekin deutso, Koldo Bilbao BBKko Kultura arduradunak zehaztu dauenez. ¡Agur, Otxoa feroz! arrakastatsuaren ondoren (2023) eta Urte berri off! Feliz 2025 (2024), 2025eko Aste Nagusian Confeti. El regreso, Diego Pérez Retes (Bilbo, 1978) aktore ezagunaren dramaturgia eta zuzendaritzeagaz eta Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutiak osotutako taldeagaz. Abuztuaren 17an, domekan, estreinauko da eta Aste Nagusiko azken egunera arte (hilaren 24a) egongo da kartelean.

Pérez Retesek esan dauenez, -Confeti. El regreso- abestiren bat dauen komedia musikala da, hiru hamarkada lehenago upealako erantzuna izan ebana. Modak aldatu ziran arte egoak eta inbidiak azaleratu ziran eta herrialdea maitemindu eben ume maitagarri hareek hazi egin ziran. Baina gaur egun, jazoera tragiko baten ondorioz, taldekide ohiek barriro alkar ikusiko dira, aurreratu dau. Obrearen jatorrizko abestiak (soinu-espazio guztia bezela) Adrián García de los Ojosek konponidu eta idatzi ditu eta ikuskizunak beste sorpresatxu musikalen bat be izango ei dau.

Pérez Retesek antzezlan luze baten lehen zuzendaritzeari aurre egin beharko deutso proiektu honegaz: pieza labur batzuen arduraduna izan naz eta muntaia luze handietako zuzendari laguntzailea be bai eta, beraz, hau zan nire aukerea; istorio propio bat sortu neban 40ko hamarkadatik aurrera norberari eragiten deutson nostalgiak bultzatuta. Orain hiru hamarkada baino gehiago, umea nintzenean, nire bizitearen zati horretatik zeozertxu berreskuratu beharra neukan, autortu dau. Eta horrek garai haretako musikara eroan ninduan, katalizatzaile lez balio izan deustana historia bat idazteko, azken finean, gai unibersal handienetako bat jorratzen dauena: giza hartu-emonei buruz. -Confeti. El regreso- umezaroko lagun zaharrakaz barriro alkartzearen kontakizuna da.

Sala BBKren produkzino barri hau Bilboko La Mapatxa antzerki-konpainiagaz alkarlanean egin da, Pérez Retes eta taldeko beste hainbat kidek osotua. Holan, BBK Salak bertoko talentuari emoten deutson laguntza sendoa berresten dau, laburbatu dau Koldo Bilbaok. Pérez Retesek nabarmendu dauenez: proiektu honetan talentu handiko jentea izan dat inguruan; gainera, oso jatorra izan da eta, batez be, ondo ezagutzen dodaz eta aurretik be bikain ibili naz eurekaz. Aitatutako taldeaz gan, Olatz Ganboa aktorea zuzendari laguntzailea da, Edu Berja argiztapenaren arduraduna eta Daniel F. Carrasco jantzien eta kartelaren arduraduna; bitartean, Pérez Retes bera eszenografiaz arduratu da.

Confeti. El regreso

Abuztuaren 17tik 24era (19:30).

Sarrerak salgai dagoz 25 euroan, leihatilan eta BBK Salaren webgunean.

Lantaldea

  • Dramaturgia eta zuzendaritzea: Diego Pérez Retes.
  • Taldea: Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia.
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Ganboa.
  • Jatorrizko abestiak eta soinu espazioa: Adrián García de los Ojos.
  • Argiztapena: Edu Berja.
  • Eszenografia: Diego Pérez Retes.
  • Jantziak eta kartelaren diseinua: Daniel F. Carrasco.
  • BBK Salako produkzinoa, La Mapatxaren laguntzeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu