Miren Lazkanok urrezko dominea irabazi dau kayak crosseko Munduko Txapelketan
2025-06-12 08:17 KirolaLa Seu d' Urgellen urrea irabazita, sekulakoa egin dau Lazkano donostiarrak.

Miren Lazkanok zidarrezko dominea irabazi eban astegoienean C1 modalidadean eta orain, barriz, irabazi egin dau kayak cross modalidadean. Donostiarra emozionau egin zan irabazi ebala esan eutsienean, oraintsu ama galdu dau eta Lazkanok esan eban bikaina izango zala amak alabearen egitadea ikustea baina seguru dagoala hor nonbait jakitun izango dala.
Kanoako modalidadean (C1), donostiarra bigarren izan da sailkatze txandan eta Zuzana Pankova eslovakiarrak baino ez deutso irabazi. Jatsiera horretan Mirenek ez dau akatsik egin eta 100.08ko denporeagaz (+1.51) bigarren postuan amaitu dau, Martina Satkova txekiarraren aurretik.
Sailkatze-saioan parte hartu daben 45 piraguistetatik 12 baino ez dira finalera pasau. Jatsiera erabagigarri horretan Miren Lazkanok upealakoa egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!