50 jarduera baino gehiago atondu ditue erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko
2025-06-10 13:42 ZinemeaHasierea bagilaren 23an izango da Arriaga Antzokian.

Gaur Azkuna Zentroan egindako aurkezpen prentsaurrekoan, Zinegoakeko zuzendari Alaitz Arenzanak 22. edizioaren barrikuntza nagusiak azaldu ditu: aurten disidentzietatik sortzen ditugun erresistentzia eta afektuen sareetan jarri dogu arreta, egitura tradizionaletatik harago doazen ereduak birpentsau ahal izateko. Erresistentziarako, afektuetarako eta aniztasuna onartzeko espazioak dituen egiturei begiratzea bilatzen dogu. Zapalkuntza-sistemei aurre egiten deutsen errealidade ezbardinak batera dagozan espazioa. Aurtengo kartela, Natalia Lisinicchiak egina, horren isla da.
Film luzeen sail ofizialean 15 film lehiatuko dira jaialdiaren ohiko hiru sailetan: FIK, DOK eta KRAK (narratiba barriak), Brasil, India, Argentina, Kolonbia, Estadu Batuak, Norvegia, Kroazia eta Herbehereetakoak, besteak beste. Arenzanak horreetako batzuk nabarmendu ditu: Truth or Dare filmak sexu-topaketa onartuei, kontzienteei eta taldekakoei buruzko hausnarketa bat erakutsiko deusku; amatasun-prozesuetako zailtasunak, Der Wunsch (Love Alone Can Make A Child) zinteak erakusten deuskun bezela; Brigitte Planeta B dokumental kolonbiarrak planetearen kultura-aniztasunari buruz beste logika batzuetatik hausnartzen konbidauko gaitu. Film horreetako hainbat zinemagile eta protagonista izango ditugu gegaz jaialdian, beren lanak in situ aurkezteko.
Edizino honetan, trans infantziak presente egongo dira, ez bakarrik sail ofizialaren bidez, Avenida BeiraMar, filmagaz, baita bagilaren 21ean, zapatuan, ZiNaizen galeagaz be.
Sail ofizialean lehiatuko diran 30 film laburrei jagokenez, Haurtzaroa eta Nerabezaroa eta Emakume Zuzendariak; ohiko zikloez gan, edizino honetan Zinegoakek hiru ziklo barri izango ditu: Maitasun sareak eta Erresistentzia eremuak. Horreetan, gorroto-diskursoak areagotzearen aurrean burruka politiko aktiboa mantentzearen garrantziaz hausnartzeko konbidetan gaitu; eta Geroa oroimenetik, iraganari begiratuko deutsagu etorkizun kontzienteagoa eregiteko.
Jaialdia bagilaren 23an hasiko da Arriaga Antzokian egingo dan inaugurazino-galeagazn (konbidapenak antzokiaren webgunean eskura daitekez). Nerea Arriolak eta Divina Comediak aurkeztuko dabe ekitaldia, Esanezin musika taldeak be joko dau eta Zero Chou zuzendari taiwandarrak Zinegoak 2025 Ohorezko Saria jasoko dau, DAMAk babestua. Gainera, bere lanari buruzko atzerabegirako bat izango dogu, Taiwango Kultura Ministerioaren lankidetzeari esker.
Ekitaldiaren ondoren, Jone, batzuetan filmaren estreinaldia izango dogu Euskadin. Sara Fantova zuzendariaren opera prima da eta FIK sail ofizialean lehiatuko da. Aurten be, Zinegoakek hainbat euskal produkzino izango ditu jaialdian. Fantovaren lanaz gan, sei euskal film laburrek parte hartuko dabe Zinegoaken: ¿Dónde estás? (Marina Moreno Novoa), Judoka (Ander Iriarte), Maitemina (Erik Rodríguez Fernández), Inkognita (Julen Gorosabel), Azkena (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons) eta La raíz (Isabel Sáez Pérez).
Jaialdia ofizialki hasi aurretik, bagilaren 18tik 22ra bitarteko astegoienean, 3, 2, 1... Zinegoak! atonduko dogu hainbat jardueragaz Bilboko hainbat aretotan.
- Bagilaren 18an hasiko da Sarean gunean, Buddies (1985, Arthur J. Bressan Jr) filmaren proiekzinoagaz.
- Eguenean, bagilaren 19an, Guggenheimen, Onda Nova (1983, Ícaro -Francisco C.- Martins, José Antonio Garcia) pelikulaz gozetako aukerea izango da.
- Hilaren 20ko arratsaldean saio bikotxa izango da: Primeran plataformearen eskutik Smoggie Queens telesailaren aurrestreinaldia eta Gauak taldearen kontzertua aurreikusi ditue Sarean aretoan.
- Zapatuan, hilak 21, ekitaldiz beteta egongo da goizetik gauera arte: 12:30ean Sinsorgak lesbofobiari buruzko barriketaldia hartuko dau Ekuatore Ginean; arratsaldean, barriz, ZiNaizen galea ospatuko da, Dantzertiren Kaltetuen Alkartean lanaren estreinaldia eta Biran Errebeldeak, errelatoak eta erritmoak, aurkezpenak, performanceak eta djak.
- Azkenik, hilaren 22an, domekan, Zero Chou ohorezko sariaren obrea ezagutzeko aukerea izango da, Bilborocken, Irantzu Varelagaz egindako alkarrizketa batean.
Proiekzinoez gan, Zinegoakek beste hainbat jarduera osogarri be hartuko ditu bagileko azken astean, besteak beste, arte eszenikoak. Getxo Kulturak atonduta, bagilaren 26an, Getxoko Muxikebarri kulturgunean Hermafroditas a caballo eta La rebelión del deseo antzezlana izango da, Raquel Loscosek eta Víctor Ramirezek zuzendua. Pieza hau oihu eszeniko bat da, antzerki dokumentala eta freak show nahasten dituana, intersexualidadea ikusarazoteko.
Gainera, Zinegoakek hainbat proiekzino berezi eta aurkezpen be atondu ditu: Izatea iraultza bat da proiekzinoa, zinema queeretik erreskatautako eta zaharbarritutako filmen programea, 70eko hamarkadan alkartasuna, afektuak eta askatasunaren bilaketea erakusten dituana; edo Apoyo Positivo, aktibismotik zinema queerren hamar urte bete dituan erakundeaga lotutako aurkezpena. Gero eta indar handiagoa hartzen dagoan beste gune bat zinemearen industriagaz eta aniztasunagaz lotutako ZG PRO jardunaldi profesionalak dira. bagilaren 27an eta 28an hainbat masterclass, garapen bidean dagoz proiektuen aurkezpena eta bestelakoak egingo dira, David Velduque, Gabriela Wiener, Tatiana Romero, Emilio Papamija eta beste batzuekaz.
Jaialdia zarratzeko ekitaldia bagilaren 30ean izango da Bilborocken eta bertan 22. edizinoaren palmaresa ezagutarazoko da, baita EITBk babestutako Zinegoak Sari Nagusia be. Aurrez aurre ez eze, jaialdiak bere leiho digitalean jarraituko dau EITBren Primeran plataforman, jaialdian parte hartu dabe filmen kanal batean.
Bilbon eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan egiten dabiz Zinegoak, izan be, 50 udalerrik osotzen dabe aurten ZG Hedapena programea. Zinegooak programearen programazino osoa www.zinegoak.com webgunean konsultau daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!