Red Eléctrica izango dau babesle Kaiku Emakumeen Arraunketa taldeak

Bizkaie! 2025-06-10 09:34   Kirola

Goi-mailako kirolean bardintasunaren aurrean dauan konpromisoaren erakusgarri.

Sestaoko Kaiku Emakumeen Arraunketa Kirol Klubak Red Eléctricaren babesa izango dau 2025eko denporaldian. Bere 40. urteurrena ospatzeko, enpreseak Kaiku-Red Eléctrica Emakumeen Arraunketa Kluba sustatzen dago, holan iraunkortasunaren eta aukera bardintasunaren aurrean dauen konpromisoa indartuz, baita goi-mailako kirolean be.

Aliantza hau emakumeen arraunketearen profila indartzeko eta nesken kirol honetarako sarbidea sustatzeko sortu zan. Horrezaz gan, ETE emakumezkoen ligeak Kaiku-Red Eléctrica entrenatzaile senior bat izatea ahalbidetuko dau, baita Klubak bardintasuna eta aniztasuna sustatzeko egiten dagoan lanari laguntza berezia be.

Red Eléctricak konpromiso sendoa dau aukera bardintasunagaz eta aniztasunagaz eta, beraz, CDR Kaiku lako emakumezkoen arraun klub bati emoten deutsagun laguntzea konpromiso horren parte da eta kirolean, edo beste edozein arlotan, genero mugarik ez dagoala ziurtatzeko asmoen adierazpen argia, zehaztu dau Antonio González Urquijok, Red Eléctricaren ordezkariak EAEn.

Amador Antónek, Kaiku Arraun Klubeko presidenteak, azpimarratu dauenez, Red Eléctricak emon deuskun laguntzeak gure arraunlariak ahaldunduteaz gan, aukerez betetako etorkizun bidezkoago bat eregiten laguntzen dau eta horregaitik nire eskerrik beroenak Klub osoaren izenean.


Kaiku Emakumeen Arraunketa taldea Bizkaiko txapelduorde 2025. Erretratua: Iñaki Suarez.


CDR Kaiku

Kaiku Arraun Kluba 1923an sortu zan Galindo ibaiaren ertzean, Sestaon. Historian zehar, mendeurreneko klub hau Kantauri itsasoko arrakastatsuenetako bat izan da: urrezko aroa 1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadearen hasieran bizi izan eban eta kirol arrakasta ugari lortu ditu bere historian zehar eta "La Caixa" koroa irabazi eban lehen kluba izan, Arraun Kluben Alkartearen ligea jarraian irabazi ondoren, 2011n, 2012an eta 2013an.

Gaur egun, 100 atleta baino gehiago ditu arraunketearen kategoria eta diziplina guztietan lehiatzen, eskola-kirolean zein federazino-kirolean, bai arraunketa finkoan (batela, trainerillea eta trainerea) bai arraunketa mobikorrean be (arraunketa olinpikoa) probintzia, eskualde eta nazino mailako lehiaketetan, modalidade guztietan.

2018ko denoralditik, Kaiku emakumezkoen traineruagaz lehiatzen da ETE ligan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu