Hiru urre Salma Solaun gimnasta arabarrarentzat Europako Txapelketan
2025-06-09 09:16 KirolaSalmaren taldeak ez deutse arerioei aurrera egiten itxi.

Gasteiztarraren taldeak (Salma Solaun, Ines Bergua, Andrea Corral, Marina Cortelles, Andrea Fernández eta Lucía Muñoz) podiumeko gorengo lekura igon dau tresnen final bietan
Salma Solaun arabarrak, Ines Berguak, Andrea Corralek, Marina Cortellesek, Andrea Fernándezek eta Lucía Muñozek osotzen daben gimnastika erritmikoko taldeak bere nagusitasuna berretsi dau Tallinen jokatu diran Europako txapelketetan, bost zinten finalean eta uztai bi eta hiru pelotaren finalean nagusitu baitira. Lortutako hiru urreek aspalditik ikusi ez dan indarra erakusten dabe.
Taldeak 25,300 puntu lortu ditu bost zintako finalean eta 0,650eko aldea atara deutso Frantziari, 24,650eko puntuazinoagaz zidarra bereganatu dauenari. Italiak osotu dau podiuma, 23,800 puntugaz.
Salmaren taldeak ez deutse arerioei aurrera egiten itxi Estoniako uriburuko Unibet Arenan eta bere nagusitasunagaz aurrera jarraitu dau ariketa mistoan, uztai bi eta hiru pelotako finalean urrea irabazi baitabe.
Igazko Budapesteko Europako txapelketako emoitzea nabarmen hobetu dabe aurtengo hiru urregaz. Hungarian brontzea irabazi eben lehiaketa osoan, zidarra bost uztaien finalean eta urrea hiru zinta eta pelota biren ariketan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!