Erkiagak eta Lopezek Nazinoen Ligea irabazi dabe
2025-06-09 07:40 KirolaElaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak, barriz, zidarrezko dominea.

Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazinoen Ligan, Pelotako Eukal Selekzinoa ofizialki lehiatu dan lehen txapelketea; halanda ze, parte-hartzea izan da sari onena. Gernikako Jai Alai Frotoian jokatu dabe.
Kontuak kontu, Euskal Selekzinoak sari bi eskuratu ditu: urrezko eta zidarrezko dominak. Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek set biko aldeagaz irabazi deutse Ludovic Laduci eta Thibault Basqueri (Frantzia). Lehenengoan 15-13 eta bigarrean, 15-11. Emakumezkoetan, barriz, Elaia Gogenolak eta Maia Goikoetxeak galdu egin dabe Erika Mugartegiren eta Arai Lejardiren kontra: 15-4 eta 15-9, bigarrren postua eskuratuz.
Erkiaga eta Lopezen garaipenari esker, Euskal Selekzinoa Munduko Txapelketarako sailkatu da, datorren urtean jokatuko dana Argentinan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!