Miren Lazkanok zidarrezko dominea irabazi dau
2025-06-09 08:14 KirolaLa Seu d’Urgellen, kanoako modalidadean denporaldiko lehen Munduko Kopan.

Donostiarra bigarren izan da sailkatze txandan eta Zuzana Pankova eslovakiarrak bainoez deutso irabazi. Jatsiera horretan Mirenek ez dau akatsik egin eta 100.08ko denporeagaz (+1.51) bigarren postuan amaitu dau, Martina Satkova txekiarraren aurretik.
Sailkatze-saioan parte hartu daben 45 piraguistetatik 12 baino ez dira finalera pasau. Jatsiera erabagigarri horretan Miren Lazkanok upealakoa egin dau. Lehenengo atean iktu bat egin dau eta horrek lehen zigorra ekarri deutso baina horrek ez dau bere jatsieran eragin. Mirenek kontrola eta konfidantzari eutsi deutse eta aurrera jarraitu dau. Beste ikutu bat izan dau 12. atean eta horregaitik be zigortu egin dabe baina, halan da be, ia gaindiezina zan 102.52ko denporea egin dau ibilbidea amaitzean. Jessica Fox australiarra baino ez da izan gipuzkoarra baino hobea, 98.42ko denporea eta laugarren atean ikutu bat eginda. Martina Satkova txekiarra izan da hirugarren (102.80, +4.38).
La Seu d’Urgellen jokatutako proban sekulakoa egin dau Lazkanok eta, holan, 2016ko bagilean leku berean lortutako emoitzea errepetidu dau. Mirenek oso hunkituta amaitu dau jatsierea, negar malkoak begietan zituala, eta domina orain dala gitxi hildako bere amari eskaini nahi izan deutso.
Beste alde batetik, kayak modalidadean, Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek finalerako pasea lortu arren biek zazpigarren postuan amaitu eben. Leire Goñi 23. postuan geratu zan sailkatze-jatsieran eta ezin izan eban finala jokatu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!