Bilboko Udalak 2025eko Aste Nagusiko kartel lehiaketako sei lan finalistak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2025-06-05 13:41   Kulturea

Jasotako 222 proposamenen artetik sei hautatu ditu epaimahaiak.

Sei kartel finalistak honako honeek dira:

  • Gutziok gara festa.
  • Txupinazo.
  • Camino a Bilbao.
  • Prende la mecha.
  • Jai lasaia.
  • Cara.

Aste Nagusia 2025eko abuztuaren 16tik 24ra izango da.

Aurkeztutako 222 lanetatik 119 diseinu grafikoaren arloko profesionalek eginak dira eta 103 amateurrek. Proposamen horreetatik 72 bilbotarrek egin ditue, beste 72 Euskadiko beste lekuetatik heldu dira, 59 Estadutik eta gainerako 19ak beste herrialde batzuetatik.

Kartelen lehenengo hautaketea honako Epaimahai honek egin dau: Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoaren presidentea eta Bardintasuneko eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Garazi Perea zinegotziak; Rekalde Aretoaren zuzendaria, Alicia Fernández; Bilbao Arteko Alberto Salcedo; Alde Zaharreko Merkatari Alkarteko arduraduna, Susana Alaguero; Andoni Calvo kazetaria; eta Bilboko Konparsen ordezkari bat. Aurtengo edizinoan, Epaimahaiak Borja Sanzen aholkularitzea izan dau, Deustuko Unibersidadeko Injinerutza Fakultadeko doktorea eta aditua adimen artifizialean, baita Alba diseinatzaile eta tatuatzailearena be, Bilbon bizi dan murtziarra.

Epaimahaiaren balorazinoan oinarrizkoak izan dira kalidade teknikoa, originaltasuna eta aniztasun eta inklusinoaren balioen aurreko errespetua, generoaren eta sexu-orientazinoaren, jatorriaren eta kulturearen, desgaitasunaren, edadearen, klase sozialaren, gorputzaren eta antzekoen irudikapenean.

Botazinoa

Herritarrek bagilaren 9tik 15era emon ahal izango deutse botoa gogokoen dabenari, sistema misto baten bide (aurrez aurre eta online).

Online botazinoa hemen, bagilaren 9tik 15era.
Aurrez aurreko botazinoa Abandoko Udal Barrutiko Zentroan (Barrainkua kalea, 5) egingo da, bagilaren 9tik 13ra. Bertan ikusgai egongo dira kartel finalistak eta astelehenetik barikura parte hartu ahal izango da, 08:30etik 21:30era bitarteko ordutegian (bagilaren 13ra arte). Botoa emoteko, nortasuna egiaztatzeko dokumentu bat aurkeztu beharko da, NANa, gidabaimena edo antzekoa.
Epaimahaia barriro batuko da bere kartel gogokoena hautatzeko.

Kartel irabazlea bagilaren 17an jakinarazoko da eta Aste Nagusia 2025eko irudi ofiziala izango da. Kartelaren egileak 3.000 euroko diru-saria jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu