ZineGogoak, lehen aldiz Getxon

Bizkaie! 2025-06-05 11:02   Zinemea

Sexu eta genero-aniztasuna hurreratuko deutse nerabeei.

Getxoko Udaleko Gizarte Kohesinoa Arloko Gazteria Zerbitzuak eta Zinegoakek lehen aldiz atondu dabe ZineGogoak hezkuntza-ekimena. Helburuak dira gazteei aukerea eskaintzea sexu aniztasunari eta genero identidadeari hainbat begirada emotea eta ikus-entzunezko hizkuntzearen eta narratibearen oinarrizko elementuetara hurreratzea. 

Hezkuntza-proiektua bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikastetxeei dago zuzenduta eta bagilaren 13an egingo da Romo Kultur Etxean. Goizeko zine-saioa izango da eta DBHko 4. mailako 80 gazte inguruk hartuko dabe parte, Artaza-Romo BHI ikastetxekoak hain zuzen be.

Gazteriako zinegotzi Mihaela Jilavuk adierazo dauenez, bigarren hezkuntzako azken ikasturteko ikasle guztiak animetan ditugu dibulgazino jarduera horretan parte-hartu deien, sexu aniztasunari eta genero identidadeari begirada ugari emoteko aukerea eskaintzeko helburuagaz. Holan, ikus-entzunezko hizkuntzearen oinarrizko elementuetara hurreratuko dira.

ZineGogoak nerabeakaz eta nerabeentzat lan egiteko tresna bezela aurkezten da, LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean balio positibo eta beharrezko bezela ikusarazoteko eta naturalizetako eta, aldi berean, ikus-entzunezko hizkuntzearen eta narratibearen oinarrizko elementuetara hurreratzeko.

Laburmetraiak

Guztira, bost film labur proiektatuko dira, horreen artean Euskal Herriko, Estaduko eta nazinoarteko proposamenak. Azken horreek jatorrizko bersinoan proiektauko dira, euskerazko eta gaztelaniazko azpitituluakaz. Film laburren proiekzinoaren ondoren, sexualidadean eta genero aniztasunean aditua dan persona batek dinamizazino saioa gidatuko dau, gogoeta eta eztabaida gunea sortu nahian.

Holan, ZineGogoak Getxok aukerea eskaintzen dau, LGTBIQ+ arloan egungo ikus-entzunezko produkzinoen bidez, sexu aniztasuna eta genero identidadea hainbat ikuspegitatik lantzeko.

Euskal zinemagileen parte-hartzea

ZineGogoak proiektuak, ganera, ikus-entzunezko hizkuntzearen eta narratibearen oinarrizko elementuetara hurreratzea eskaintzen dau. Horretarako, euskal zinemagileen parte-hartzea dakar. Aurtongo edizinoan, Jone Arriola Elgoibarko zuzendariak Dena Asmatuta Dago film laburra aurkeztuko deutse gazteei eta ikus-entzunezko piezea filmetako prozesuan kontuan hartu beharreko zenbait jarraibide emongo ditu.

Bestalde, Alex Argoitia ikus-entzunezko muntaketa eta postprodukzinoan espezialistea eta Erandioko CIFP Tartangako Irudi eta Soinuko goi mailako irakasleak ikus-entzunezko hizkuntzearen oinarrizko elementuak adierazoko ditu bideo tutorial laburren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu