Garagarrilaren 2a izango da 'Nest' sailean izena emoteko azken eguna
2025-06-03 12:16 ZinemeaHautatutako lanak The Mediapro Studio Saria irabazteko lehiatuko dira.

Nest sailak, Donostia Zinemaldiaren zinema-ikasleen film laburren lehiazko saila, edegi dau izena emoteko epea. Topaketearen hogeita laugarren edizinoa irailaren 22tik 26ra arte egingo da. Helburua izango da mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen lanak ezagutarazotea. Hirurogeitik gora ikasle batuko dira Donostian eta aukerea izango dabe film laburren proiekzinoetan eta Hizketaldiak saileko saioetan parte-hartzeko. Zinemeari buruzko alkarrizketea sustatzeko sortu zan Zinemaldiko atal hori, hain zuzen be, prestakuntzearen, sormenaren eta industriaren ikuspegitik.
Igazko edizinoan hamahiru film labur lehiatu ziran Nest sailean. Guztira, munduko 48 herrialdetako 200 eskolatako 428 lan aurkeztuz.
Zinema-eskola bakotxak gehienez hiru film labur aurkeztu leiteke eta zinemaldia egin aurreko 12 hilabeteetan eginak izan behar dira. Horreetatik hamabost inguru hautatuko dira Nest lehiaketean parte-hartzeko.
Nest The Mediapro Studio Saria 10.000 eurokoa eta irabazitako film laburraren zuzendariarentzat izango da. Hirugarren urtea da The Mediapro Studio sari hori emoten dauela. Horreezaz gan, beste sari bi emongo dira: film laburrik onenarentzat Movistar Plus+ Saria (Espainian plataformaren bidez emoteko eskubideak erostea) eta Tabakalera Saria (hiru asteko egonaldia hurrengo proiektua egiteko).
Film laburrak online inskribiduteko aukerea dago. Araudia eta Nest sailari buruzko informazinoak ikusgai dagoz Zinemaldiaren webgune ofizialean. Film laburrak jasoteko epea garagarrilaren 2an amaituko da.
Nest
Nest Donostia Zinemaldiko sailik garrantzitsuenetako bat da talentu barriak sustatzeko estrategiaren barruan dago. 2002an sortu zanetik 1.000 gazte zinemagile baino gehiago hartu ditu, baita industriako profesionalekaz egindako 90 eskola magistral eta alkarrizketatik gora be (besteak beste, Céline Sciamma, Albertina Carri, Christian Petzold, Alexander Payne, Lila Avilés eta Ruth Beckermann).
Horreezaz gan, Nest sailak zinemagile askoren lanak erakutsi ditu, esaterako, Diego Cespedesen The Mysterious Gaze of the Flamingo, Un Certain Regard saria eskuratu barri dauena, baita ondoko zinemagileenak be: Raven Jackson, Leonardo van Dijl, Jerónimo Quevedo, Kiro Russo, Oren Gerner, Isabel Lamberti, Léa Mysius, Laura Wandel eta Grigory Kolomytsev.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!