Euskal Pelota selekzinoa lehenengoz jokatzen dago txapelketa ofizialean
2025-06-03 07:45 KirolaTxapelketea bagilaren 1tik 6ra jokatuko da Gernikako Jai Alai Frontoian.
Euskal Selekzinoak eta nazinoarteko beste bost talde be parte hartzen dagoz Euskadin egiten dabizen Nazinoen Liga honetan: Frantzia, Espainia, Filipinak, Estadu Batuak eta Mexiko. Punta-puntako taldeak dira horreek, gaur egun, kirol honetan. Bertako kirolarientzat eta Bizkaiko eta Euskadiko ikusleentzat pelotea gure erkidegoan errotuta dagoala erakusteko aukera parebaka da hau.
Lehiaketea nagilaren 1ean hasiko da, domekan, ligaxka partiduakaz. Bagilaren 5ean finalerdiak jokatuko dira eta, bagilaren 6an, final handia. Gizonezkoen ligaxkan multzo bitan banatu dira taldeak: A multzoan Espainia, Mexiko eta AEB; B multzoan, Frantzia, Euskadi eta Filipinak. Emakumezkoen ligaxkan multzo bakarra izango da, lau taldegaz: Euskadi, Filipinak, Frantzia eta Mexiko.
Euskal Selekzinoko emakumezkoen eta gizonezkoen debuta bagilaren 2an izango da, 21:15ean eta 22:15ean, hurranez hurran, Frantziaren kontra. Atontzaileek dei egin deutsee zale guztiei gure selekzinoa animetako, ikurrineagaz kanporaketetara joan daitezan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!