WIP Latam sailerako deialdia edegi dabe
2025-06-02 13:48 ZinemeaGaragarrilaren 2a izango da izena emoteko azken eguna.

Donostia Zinemaldiak WIP Latam sailean izena emoteko epea edegi dau. Work in progress horren helburua Latinoamerikako zinemearen produkzinoa sustatzea eta postprodukzino-fasean dagozen filmak amaitzen laguntzea da.
Aurkeztutako film guztietatik gehienez sei aukeratuko ditu Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeak. Gitxienez 60 minutuko iraupena izan beharko dabe, eta, batez be, Latinoamerikako herrialdeetako produkzino-etxeek egin behar ditue. Izena emoteko epea garagarrilaren 2an amaituko da.
WIP Latam irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da, izan be, WIP Europa eta Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroa be egun horreetan izango da.
WIP Latamen parte hartu daben zinemagile askok, esaterako Iván Fundek, Lola Ariasek, Iair Saidek, Martín Benchimolek, Manuel Abramovichek eta Laura Baumeisterrek, besteak beste, nazinoarteko ibilbide arrakastatsua izan dabe. Ekimen horretako beste parte-hartzaileen esperientziei buruzko informazino gehiago nahi izanez gero, kontsultau hemen.
Sariak
WIP Latam Industria Saria: A Contracorriente Films, Best Digital, Deluxe Content Services Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek postprodukzinorako laguntzak emongo ditue. Halanda ze, saria aurkeztutako film baten postprodukzinoan datza, baita ingelesez azpititulatutako DCPa sortzea eta Espainian banatzea be.
WIP Latam onenaren Egeda Platino Industria Saria: guztira, jaialdiak 30.000 euro emongo deutso film irabazlearen produktore nagusiari.
Oinarriak eta izen emotea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!