Bizkaia, 2026ko Kirolaren Europako Eskualde izentau dabe
2025-05-30 08:00 KirolaAldarrikapenaren zeremonia ofiziala abenduan izango da.

Bizkaia izentau dabe 2026ko Kirolaren Europako Eskualde, Europako Batzordeagaz lankidetzean ACES Europe erakundeak emondako autorpena.
Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan bertan jaso dau ACES Europeren jakinarazpen ofiziala, Bizkaiko lurraldearen aukeraketea berresten dauena. Aldarrikapen-ekitaldi ofiziala abenduan izango da, Europako Batzordeak Bruselan dauen egoitzan.
Izentapen hori ebaluazino-prozesu zorrotz baten emoitzea da eta horren barruan dago maiatzean ACES Europeko ordezkaritza batek Bizkaian egindako bisitea. Egonaldi horretan, ordezkariek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen kirol-azpiegiturak, natura-inguruneetan, baita uri-inguruneetan praktikea sustatzeagaz lotuta Aldundiak bultzatutako proiektuak be.
Ahaldun nagusiak martian aurkeztu eban hautagaitzea, Bizkaia Kirolak Sariak banatzeagaz batera. Kirolur goiburupean kirol eta lur berben loturea, Bizkaia kirolerako lur bezela irudikatzen dauena, itsasokoa zein lurrekoa, proposamenak argi ixten dau erakundeek kirola, kohesino soziala, osasun publikoa eta garapen iraunkorra sustatzen dabela.
ACES Europek Bizkaiak kirolaren balioen aurreko konpromisoa balorau dau. Kirolaren Europako Eskualde izentapena bultzada erabagigarria izango da lurraldean kirolaren praktikea indartzeko eta Bizkaian dagoan ondoizateari lotutako kirol eredua nazinoartean proiektetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!