Bagilaren 28an, 400 ugerlari baino gehiago batuko dira Abrako uretan

Bizkaie! 2025-05-29 09:38   Kirola

III. Arriluze Txallenge Getxon, 

Arratsaldeko, 17:00etan, Arriluze Txallenge egingo da, Getxoko Kirol Portuaren eta Ereaga hondartzearen arteko zeharkaldia. Ekitaldi hau 1934ko Abrako zeharkaldiaren omenez dator, eskualdeko zaharrena, eta leukodistrofien kontrako burrukarako dirua batzea dau helburu.

Ereaga honadartzearen parean, Punta Begoñako Galerietan egin da aurkezpena eta bertan, Swim Camp Getxoko antotzaileak, Getxoko Turismo zinegotzia, Iñigo Urkitza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaria dan Carlos Sergio Achotegui izan dira.

Igaz, Adnan Mustaficek maila absolutuan eta Cristina Mardonesek emakumezkoetan irabazi eben.

Zeharkaldia 1934an egin zan lehen aldiz eta ehundaka ugerlari batu zituan. Horreetatik ia erdiek probea amaitu eben kostaldetik hamabi mila ikusle inguru zituelarik. Garai haretan Pepin Valdések irabazi eban eta taldeka Club Deportivo Bilbaok.

Datorren bagilaren 28an  400 persona baino gehiagok izena emotea espero dabe atontzaileek leukodistrofia
endekapenezko gaixotasun arraroari aurre egiteko gogoz.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu